Koldo Zabala
Koldo Zabala Pagazaurtundua (Getxo, Bizkaia, 1935eko abenduaren 21a - 2014ko uztailaren 13a[1]) dantzaria eta koreografoa izan zen.
Koldo Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getxo, 1935eko abenduaren 21a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2014ko uztailaren 13a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa eta dantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
1936ko Gerraren ondorioz, familiak Biarritzera ihes egin zuen. Koldo bere amarekin itzuli zen Bizkaira 1942an, baina 1946an berriz Biarritzera itzuli zen, orduko hartan behin betiko. Orduan berraurkitu zituen 6 anai-arrebetariko batzuk eta aita, berriki Gurseko presondegitik askatua.
1947tik Oldarra dantza taldean egonda, Koldok 1953an dantzari klasiko bihurtzea erabaki zuen. Parisera joan zen formatzera hango dantza-maisu handienekin, lehenik Alexandre Volininerekin eta ondotik Yves Brieux-Ustaritzekin. 1955an, Biarritzera itzulita, Oldarra Euskal Baleten zuzendari artistikoa izan zen 1982 arte. Aldi berean Yves Brieux-Ustaritz maisuaren klaseak jarraitzen zituen. 1982an, dantza klasiko irakasle izatera igaro eta, Baionako Kontserbatorioan sartu zen. Oldarrako koreografia eta balet maisu izaten jarraitu zuen, 1986 arte profesional gisa, eta gero boluntario. Dantzari agertu zen Itsasun, Enbataren 50. urteurrenarengatik 2013ko martxoan. 2011an ere dantzari izan zen Mizel Thereten Oroitzen naiz dantza proiektuan, Jean Nesprias eta Philippe Oihanbururen ondoan.[2][3]
Erreferentziak
- «Koldo Zabala dantzaria hil da», Berria, 2014-07-01.
- «Koldo Zabalaren azken dantza», EKE, 2014-07-15
- «Koldo Zabala dantzaria hil da», Iparraldeko Hitza, 2014-07-15