Koldo Urtiaga
Koldo Urtiaga (Santurtzi, Bizkaia, 1957) Santurtziko traineruko patroi handiena izan da, besteak beste Kontxako 2 Bandera eta Espainiako 3 Txapelketa irabazi zituen 70. hamarkadaren bukaeran.
Koldo Urtiaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santurtzi, 1957 (66/67 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbidea
Soteraren gidari: 1975-1981
Joseba Urtiaga Santurtziko entrenatzailea zela, bere 18 urteko semea ezarri zuen Soteraren txopan 1975ean. Hurrengo Santurtzi Kontxako 3. postua eskuratu ondoren Ibaizabalen jokatzen ziren bi estropada handiak irabazi zituen, Nerbioiko Sari Handia eta El Corte Ingles Bandera. Honek bizkaitarren aroari hasiera emateaz gain (hurrengo 6 urteetan Santurtzi eta Kaikuk dena irabazi baitzuten) ekintzarik ezagunena Koldo Urtiagak ikurriƱa ateratzearena izan zen, Reala eta Athletiken arteko derbi famatua izan baino hilabete batzuk lehenago.
1977an jokaturiko 9 estropadatatik 6 irabazi zituen, Kontxako bandera eta Espainiako txapelketa barne. Kontxako Bandera irabazten zuen patroirik gazteena bihurtu zen Koldo Urtiaga. 1978an Kaikuren itzalean egotea tokatu zitzaion baina 1979a berriz ere Santurtziren urtea izan zen, hamabost estropadatatik 11 irabazita. 1980 denboraldia ere bikain hasi zuen eta Espainiako txapelketararte estropada gehienak irabazi zituen. Abuztuaren bukaeratik aurrera ordea Kaiku nagusitu zitzaion eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
1981 urtea izan zen Koldo Urtiagak Santurtzi egin zuen azken urtea. Estropada garrantzitsu pare bat irabazi zituen, Santurtzirena kontsideratzen zen Zarauzko Ikurrina esate baterako baina denborale baten ondorioz Kontxara ez sailkatzeak aro bati bukaera eman zion. Bitxikeria bezala aipatu behar da Kontxarako Santurtziren bigarren taldea, Karmeleko Ama, sailkatu zela.
Hainbat taldetako patroi
1983an Zierbenara joan zen. Bi denboraldi egin zituen bertan eta Corte Ingles banderako bizkaitarren promozio estropada irabazi zuen. Ordutik aurrera urte askotako etenaldia etorri zen.
1995 eta 1996an Raspas del Embarcadero taldean aritu zen. Bi urteetan Euskal Ligarako sailkatzea lortu zuen. Lehenengoan 11.a izan zen eta bigarrenean 8. postuan amaitu zuen. Bere ibilbidea bukatzeko 2000an Algortan aritu zen eta 2002an Astilleron Jose Manuel Franciscoren laguntzaile.
Hauek dira hurrenez hurren Koldo Urtiaga arituriko taldeak. Datuak falta dira.
Taldea | Urteak |
---|---|
Santurtzi | 1975-1981 |
Zierbena | 1983-1984 |
... | ... |
Raspas del Embarcadero | 1995-1996 |
Algorta | 2000 |
Astillero | 2002 |
Palmaresa
- Kontxako Bandera (2): 1977 eta 1979.
- Espainiako Traineru Txapelketa (3): 1977, 1979 eta 1980.
- Bizkaiko Traineru Txapelketa (2): 1979 eta 1981.
- Bandera nagusiak:
- Nerbioiko Sari Handia (3): 1976, 1977 eta 1979.
- El Corte Ingles Bandera (3): 1976, 1977 eta 1979.
- Zarauzko Ikurrina (3): 1979, 1980 eta 1981.