Koldo Serra
Koldo Serra de la Torre (Bilbo, 1975eko apirilaren 15a) euskal zinema zuzendari eta gidoigilea da.
Koldo Serra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Koldo Serra de la Torre |
Jaiotza | Bilbo, 1975eko apirilaren 15a (48 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
koldoserra.com | |
|
Biografia
Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea ikasi zuen. Komiki-marrazkilaria ere bada. 1993an, Sick of You lehen film laburra bideoan egin zuen. Horrekin, Valentziako Cinema Jove Zinemaldian Sari Nagusia irabazi zuen.[1] 2005ean 'Arsénico P.C.' ekoizpen etxea sortu zuen, Borja Crespo, Nacho Vigalondo, Borja Kobeaga eta Nahikari Ipiñarekin batera.
Filmografia
Zuzendari eta gidoigilea
- 70 Binladens (2019)
- Gernika (2016)
- Baso ilunean (2006)
- El tren de la bruja (2003)
- Amor de madre (1999)
- Háchame (1996)
Gidoigilea
- ASD. Alma sin dueño (2008)
Zuzendari laguntzailea
- Choque (2005)
- 7:35 de la mañana (2003)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.