Koldo Pastor Arriazu
Koldo Pastor Arriazu (Iruñea, 1947ko urtarrilaren 1a) nafar musikagile eta musikaria izan zen.
Koldo Pastor Arriazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1947ko urtarrilaren 1a (77 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta musika-irakaslea |
Biografia
Bere jaioterriko Pablo Sarasate Kontserbatorioan egin zituen lehenengo Musika ikasketak. Ondoren Donostiakoan Fuga eta Kontrapuntua ikasi zituen. Zaragozako Kontserbatorioan lortu zuen Harmonia eta Konposizioko irakasle titulua. 1982. urtean beste hainbat lagunekin batera sortu zuen Conjunto de Cámara de pulso y púa Paulino Otamendi taldea, eta 1996. urtera arte izan zen taldearen zuzendari. Iruñeko Taldeko taldekide eta 1996-1997 urteetan Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria izan ere izan da. 1998tik aurrera, Iruñeko Ganbara Abesbatzaren zuzendaria da. Horrekin batera Burlatako Hilarión Eslava Kontserbatorioko zuzendaria ere bada.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.