Koldo Garcia Etxebarria
Koldo Garcia Etxebarria (Basauri, 1982ko azaroaren 4a) UPV/EHUn formatutako biologo ikertzailea da Biogipuzkoan.[1][2] 2023tik Biogipuzkoa Ikerketa Sanitarioko Institutuko Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko arduraduna da.[3]
Koldo Garcia Etxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Basauri, 1982ko azaroaren 4a (41 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (2000 - 2005) |
Tesi zuzendaria | Begoña Marina Jugo Orrantia |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Institute of Evolutionary Biology (en) (2010 - 2012) Euskal Herriko Unibertsitatea (2012 - 2014) Euskal Herriko Unibertsitatea (2014 - 2017) Biodonostia (2017 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Ikertzailea
Biologian lizentziatua eta genetikan doktorea, biologia konputazionala darabil ikerkuntza burutzeko.
Euskaltzaindia eta UPV/EHUk Koldo Mitxelena saria eman zioten Koldo Garciari 2010ean, euskaraz egindako zientzietako tesirik hoberena izateagatik. Begoña M. Jugoren biologoaren zuzendaritzapean egin zuen doktore-tesiaren izenburua hau zen: "Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan".[4]
Koldo Garcia Etxebarria, Genetika Gastrointestinala taldeko arduraduna izan da Biodonostia ikerketa institutuan. Lankide den Luis Bujandarekin, Gaixotasun Hepatikoen eta Gastrointestinalen Arloko arduraduna izan da, kolon eta ondesteko minbiziaren genoma osoaren ikerketa handiena gidatu dute Euskal Autonomia Erkidegoan.[5]
Besteak beste, informazio genetikoa erabili du gaixotasun gastrointestinalak ikertzeko. Datu genetikoen analisia egiten du, ordenagailuen bidez. Urdail-hesteetako Genetika taldeko burua da Biodonostia ikerketa institutuan.[5] Genetikak urdail-hesteetako gaixotasunetan eta kolon eta uzkiko minbizian duen eragina ikertzen du, besteak beste. Egiten duten lana azaldu du urtez urte, nola ez, kafe batek eta pintxo batek lagunduta.[2]
Zientzia dibulgatzailea
Ikertzaileaz gain dibulgatzailea ere bada. 2013tik publiko orokorrari dibulgazio zientifikoa ematen azaldu da maiz, komunikabideetan kolaboratzen eta publiko orokorrari hainbat formatutan hitzaldiak ematen.
Hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du publiko orokorrari dibulgazio zientifikoa ematen, komunikabideetan kolaboratzen eta publiko orokorrari hainbat formatutan hitzaldiak ematen. Ezaguna da hedabideetan zientzia dibulgazioan egiten duen lanagatik eta eskaintzen duen gertutasunagatik: Edonola.net blogean, EHUren Interneteko Zientzia Kaieran, Twitterren edo Mastodonen (@koldotxu). [2][6][7]
« | Ikertzaileoi falta zaiguna da gizartearekin gehiago inplikatzea. Askotan uste dugu guk gure lana egin behar dugula eta listo, baina kontuan izan behar dugu, zergen bitartez, jendeak ordaintzen duela gure lana. Orduan jendeak eskubidea dauka jakiteko ikertzaileok zer egiten dugun. Bestetik, nahi baldin badugu jendea ikerkuntzan inplikatzea, saldu egin beharko dugu egiten dugun lana eta zer egin nahi dugun. Gizarteari azaldu behar diogu ikertzaileok egiten duguna. | » |
UEUko kidea
Udako Euskal Unibertsitatean bazkidetu zenetik (2012) parte hartze zabala izan du: ikastaroetan ikasi, hitzaldiak eman, elkarrizketak egin, udako ikastaroak antolatu, eta talde eragilea den zuzendaritzako kidea izan da 2019tik 2023ra bitarte.[9]
Sariak eta errekonozimenduak
- 2017: Ikergazte saria Zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.
- 2011: Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Saria Ikasketa Teknikoen jakintza-arloan[10][11]
Erreferentziak
- Koldo Garcia | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- Goikoetxea, Jakes. (2022-01-07). ««Diagnostikoak aurreratzea eta hobetzea da gakoa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- «Qué sabemos de… 2023 – CFM – Materials Physics Center» cfm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
- Garcia-Etxebarria, Koldo Garcia. (2010). Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-587-5. (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
- Bionostia. (2022-09-28). Biodonostiako ikertzaileek kolon eta ondesteko minbiziaren oinarri genetikoei buruzko orain arteko ikerketarik handiena egin dute Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen artean. Biodonostia.
- «Edonola» Edonola (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- Irratia, Naiz. (2023-02-01). «Pandemiak hiru urte bete dituenean, zaurgarrienak babesteko beharra» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- Ibañez Espinosa, Maider. (2020-02-03). «Koldo Garcia Etxebarria: “Ikertzea ez da dohaintza kontua. Zerbait egonkorra izan beharko luke”» Geuria (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
- «Talde eragilea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- Zientzia, Elhuyar. (2011-05-01). «Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak jaso dituzte bost doktorek» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
- Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |
- Koldo Garcia-EtxebarriaResearchGate datu-basean
- Koldo Garcia-EtxebarriaArtizarra sare profesionalean
- @koldotxu kontua mastodon.eus sarean
- @koldotxu kontua Twitter sarean
- «Edonola» bloga. "Genetika, genomika ta beste / Kafepintxo
- Zientzialari (47) – Koldo Garcia: “Lehen genoma irakurtzeko gai ginen, baina orain eraldatu dezakegu” Zientzia Kaiera
- Koldo Garciaren artikuluak Zientzia Kaieran (ehundaka ekarpen)