Koldo Biguri
Juan Luis "Koldo" Biguri Otxoa de Eribe[1] (Gasteiz, Araba, 1962ko abuztuaren 25a) euskal idazlea, euskaltzain urgazlea eta itzultzailea da. Jaioterrian Euskal Filologia ikasi ondoren, itzulpengintzan dihardu 1992az geroztik.[2] Txikipediaren bultzatzaileetako bat da.[3]
Koldo Biguri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1962ko abuztuaren 25a (61 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, idazlea, euskaltzain urgazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Napoli Federiko II.a Unibertsitatea |
Kidetza | Euskaltzaindia Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
Unibertsitateko irakaslea
2000. urtean, Euskal Morfologiako irakasle aritu zen Napoliko Unibertsitatean.[4] eta gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean irakasten du.[1]
Itzultzaile eta interprete
Itzuli dituen liburuak 50 baino gehiago dira. 1992an hasi zen literatura itzultzen, gehienbat literatura italiarra. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) lehendakaria 2000-2002 bitartean, eta Senez aldizkariko zuzendaria 1994-1999 bitartean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996ko martxoaren 29an.[5] Euskal itzultzaile aitzindarien memoria historikoa lantze dabil, Lurdes Auzmendirekin batera, EIZIEk argitaratzen duen “Itzulpen Antologia” bilduman.
Euskaltzain urgazlea
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an. [6]
Idazlanak
Ipuinak
- Ezpataz hiltzen duena (1989, Donostia Hiria Sariko hirugarren irabazlea. Ezpataz hil izenburuaz argitaratua, 1995, Erein)
- Halabeharraren lerroak (1995, Ignacio Aldecoa Saria. Arabako Foru Aldundiak argitaratua, 2002)
- Eguzkia ezkutatzen denean (1996, Donostia Hiria Sariko hirugarren irabazlea. Kutxa Fundazioak argitaratua)
- Gaueko ekaitzaren zain (2000, Ignacio Aldecoa Saria. Arabako Foru Aldundiak argitaratua, 2002)
Saiakera eta artikuluak
- «Euskal Baladak» (1983, Hordago)
- «Esaldi konpletiboen erabilera: Duhalderen Meditacioneac gei premiatsuenen gainean», ASJU (1986).
- «El tema del cambio de sexo en la literatura vasca de tradición oral», Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum, (I) ASJU 14 (1991).
- «La situación actual de la traducción jurada en lengua vasca», Papers Lextra del Grup d’Estudis Dret i Traducció, Institut Joan Lluís Vives, 3. zenbakia (2007).
Itzulpenak
Literaturako lan ugari euskaratu ditu Bigurik; batez ere, XX. mendeko italierazko lanak:[4][7]
- Hontzaren eguna; Leonardo Sciascia (1991), Ibaizabal.
- Bitxilandia; Stefano Benni (1992), Erein.
- Marcovaldo; Italo Calvino (1992), Ibaizabal.
- Muinoko etxea; Cesare Pavese (1992), Ibaizabal.
- Erromako emakumea; Alberto Moravia (1993), Ibaizabal.
- Ateak zabalik dituen presondegia; Jan Terlow (1993), DDB.
- Zlataren egunkaria; Zlata Filipovic (1994), DDB.
- Talai; Mario Lodi (1994), DDB.
- Gattopardo; Giuseppe Tomasi di Lampedusa (1995), Ibaizabal.
- Matias eta aitona; Roberto Piumini (1995), DDB.
- Ume ergelak; Ana María Matute (1995), DDB.
- Mugak; Claudio Magris (1995), Erein.
- Estetika Brebiarioa; Benedetto Croce (1996), Klasikoak.
- Finzi-Continitarren lorategia; Giorgio Bassani (1997), Ibaizabal.
- Kristo Ebolin geratu zen; Carlo Levi (1997), Alberdania.
- Jesse Jamesek ikasi zuen hemen; Tino Pertierra (1999), DDB.
- On Camillo; Giovannino Guareschi (2001), Ibaizabal.
- Zeta; Alessandro Baricco (2001), Igela.
- Alegiak; Félix María Samaniego (2003), Arabako Foru Aldundia.
- Maitale koitaduen kronikak; Vasco Pratolini (2006), Elkar.
- Judy Moody, bere buruaren jabe; Megan McDonald (2007), Mensajero.
- Judy Moody, munduari itzulia zortzi egun eta erdian; Megan McDonald (2007), Mensajero.
- Judy Moody, etorkizun igarle; Megan McDonald (2008), Mensajero.
- Judy Moody, medikua da; Megan McDonald (2008), Mensajero.
- Demokraziaren etorkizuna; Norberto Bobbio (2008), Klasikoak.
- Judy Moody oso umore txarrez dago; Megan McDonald (2008), Mensajero.
- Judy Moody, lurraren salbatzailea; Megan McDonald (2008), Mensajero.
- Judy Moody ospetsua egiten da; Megan McDonald (2008), Mensajero.
- Zenbaki lehenen bakardadea; Paolo Giordano (2009), Alberdania.
- Stilton dut izena; Geronimo Stilton (2009), Planeta.
- Nostrasagusen eskuizkribu misteriotsua; Geronimo Stilton (2009), Destino. Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sariaren irabazlea.
- Ongi etorri Harkaitz Zekenera; Geronimo Stilton (2009), Planeta.
- Mirari galduaren bila; Geronimo Stilton (2009), Planeta.
- Hegoalderantz ihesi; Juan Madrid (2009), Giltza.
- Judy Moody Unibertsitatera doa; Megan McDonald (2009), Mensajero.
- Ismaelen historia; Francesco D'Adamo (2010), Aizkorri.
- Bidaia zoroa Sagutxistanera; Geronimo Stilton (2010), Planeta.
- Munduko lasterketa eroena; Geronimo Stilton (2010), Planeta.
- Hegoak; Aprylinne Pike (2010), Mensajero.
- Code Lyoko 1, Lurpeko gaztelua; Jeremy Belpois (2010), Mensajero.
- Code Lyoko 2, Izenik gabeko hiria; Jeremy Belpois (2010), Mensajero.
- Pinotxoren abenturak; Carlo Collodi (2010), Alberdania-Erein-Igela (G. Goikoetxearekin batera itzulia, A. Pontestaren bertsioan oinarrituta).
- Altxor desagertuaren misterioa; Geronimo Stilton (2011), Planeta.
- Utikan hemendik, gaztakirtena; Geronimo Stilton (2010), Planeta.
- Katu piraten galeoia; Geronimo Stilton (2010), Planeta.
- Xarmak; Aprilynne Pike, Mensajero.
- Mona Sagulisaren irribarrea; Geronimo Stilton (2010), Planeta.
- Agur maitea, ikusi arte; Massimo Carlotto (2022), Txalaparta.
Sariak
- 1989: Donostia Hiria literatur sariko hirugarrena, Ezpataz hil lanarekin
- 1995: Ignacio Aldecoa ipuingintza saria, Halabeharraren lerroak
- 1996: Donostia Hiria literatur saria ere irabazi zuen, Eguzkia ezkutatzen denean lanari esker.
- 2000: Ignacio Aldecoa ipuingintza saria, Gaueko ekaitzaren zain lanekin.
- 2020: (H)ilbeltza beka, Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao nobela beltza itzultzeko.
Erreferentziak
- «BIGURI OTXOA DE ERIBE, JUAN LUIS», EHU.es.
- (Gaztelaniaz) Felix Ibargutxi Otermin: «Koldo Biguri Otxoa de Eribe», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Madina, Txomin. (2018-04-18). «Koldo Biguri: "Euskal Wikipedia da munduan gazteentzako bertsioa integratuta duen bakarra" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
- «Koldo Biguri Otxoa de Eribe», EIZIE.eus.
- «Euskaltzain urgazleak: Koldo Biguri Otxoa de Eribe», Euskaltzaindia.eus.
- «Biguri Otxoa de Eribe, Koldo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
- «Itzultzaileak: BIGURI, Koldo», Alberdania.net.
Kanpo estekak
- Itzultzaileak mintzo: Koldo Biguri Elkarrizketa Elerazin
- Koldo Biguri 31 eskutik blogeko artikuluak
- Koldo Biguri Auñamendi Entziklopedian
- Koldo Biguri lankideak Euskal Wikipedian sortutako artikulua (>50)