Koldo Ameztoi
Koldo Ameztoi (Arrueta, Nafarroa Beherea, 1952 - ) euskal ipuin kontalaria eta idazlea da. Hazparnen bizi da.
Koldo Ameztoi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrueta eta Q48751217 , 1952 (71/72 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ipuin-kontalaria eta idazlea |
koldo-amestoy.com | |
Biografia
Kontalari ezaguna da eta hainbeste eskola eta jaialditan ibili izan da; 1983tik kontalari profesionala da eta urte horretan Herrialka Txiki Taka ikuzkizunarekin ibilaldi artistikoa egin zuen. 1989 eta 1993 artean Hitza Pitz Hazparnealdeko kontalari jaialdia antolatu zuen eta 1996-1998 aldian Biarritzen antolatutako Hitzemena jaialdiko aholkularia izan zen. Euskal ipuin kontalaritzaren berrikuntzan oso paper inportantea bete izan du[1].
Kontalari bakarlari gisa aurkeztu dituen ikuskizunez gain, beste artista batzuekin ere kolaboratzen du, hala nola : Pascal Lefeuvre eta Ensemble Tre Fontane musika taldea, Mikel Angel Lertxundi eskultore eszenografoa (Hiru Uhainak), Beñat Axiary eta Maddi Oihenart kantariak, Juan-Antonio Urbeltz koreografoa, Xavier Leibar arkitektoa eta Bruno Agerre, Marko Armspach marrazkilaria, Francette Orsoni eta Gérard Jacquet kondalariak (Dragoiaren Ametsa), Peio Zabalete konposatzailea eta Baiona – Euskal Kostaldeko Orkestra (Urrezko erramua) Pascal Gaigne, Pantxix Bidart, Jesus Aured, Jean-Christian Irigoyen musikariak,…[2]
2015ean ikuskizun berri bat antolatu zuen Bunuze herrian: Esperantza, zuhaitzen itzalpea gustukoa duen itsasontzia. Lan honetan Asisko Urmeneta marrazkilariarekin, Eneka Bordato Riaño dantzariarekin eta Jean-Christian Irigoyen akordeoi-jolearekin aritzen da. Kontakizunak itxaropena eta iraultza ereiten duen Esperantza ontzi ttikiaren bideari jarraitzen dio Besteak beste galbidean doazen natur baliabideak, eta arrantzale eta nekazari arteko borrokak azaltzen dira.[2]
Lanak
Narrazioa
Ipar Euskal Herriko bi herrialdetako herrietako ezizenak gaitzat hartuta ipuin sortak idatzi ditu:
Prentsa
- Zeharbideko berri (2004, Maiatz) kronika bilduma.
- Zenbait hedabidetan kolaboratu du: F3 Aquitaine telebistan euskarazko emanaldi batzuen ekoizle, Radio France Pays Basquen astero kontalari eta kronika egile...
Diskoa
- Bazen behin (1993), ipuinez osatua.
Ikuskizunak
Ipuin ikuskizunak
1984tik 1991ra Euskal Herri osoa bisitatu zuen ipuin emanaldiekin. Geroago estreinatutakoak:
Musika, olerki eta kantu ikuskizunak
- Hiru uhinak (Beñat Axiari kantaria eta Mikel Anjel Lertxundi eskultore eta eszenografoarekin, 1991).
- Apanize (Pascal Gaigne musikariarekin, 1994).
- Manex Erdozaintzi Etxart gogoan (idazlearen omenez, 1994).
- Atahualpa Yupanqui (argentinarraren omenez 11 kantarik eginikoa, 1994).
- Bilintx (itsas munduaz, Pascal Gaignerekin, 1997-2000).
- Maribil (Maddi Oihenartekin, 2000).
- Dragoiaren ametsa eta Haritza - zuhaitzaren ibilaldi luzea (Euskal Herriko, Korsikako eta Kataluniako hainbat kontalari eta musikarik eginiko bi ikuskizun, 2001-2002).
- Marimarea, bi munduen kronika ttikia (Peio Zabaletterekin, 2003).
- Aneta Bokaleko (Pantxix Bidartekin, 2008).
- In Vino Fabula (Pantxix Bidartekin, ardoari buruz, 2009).
- Biribilketa, luma beltza (2011). Ipuina eta dantza uztartuz.
Antzerki zuzendaria
Bi antzezlanen zuzendaria izan da: Nun banka han kalaka eta Menditarrak.
Partaide izan den beste ikuskizun batzuk
Graffit’hitz ekitaldiak
Gertakizun berezi baten inguruan sortutako saoak (erakusketa estreinatze, gertaera sinboliko eta zintzo, omenaldi, lekukotasun, etab.). Publikoari aurkezten den sorkuntza da, egitasmoaren arabera, kontalariak soilik kontatzen duena edo, musikari baten laguntzaz edo berdin, ekitaldi horrentzat programatutako hainbat parte-hartzaile edo/eta artistekin batera. Urteetan zehar, han eta hemen, egindako batzuk dira hauek:[3]
- Supasterra elkartea eta Intxauseta etxeak antolatutako hainbat ekitaldietan, Benafarroako Bunuze eta Parisen (Olympia, Bercy)
- “Kond’harian” eta “Axuri Beltza” dantza ikuskizunetan, Juan-Antonio Urbeltz koreografoarekin Euskal Herriko eszenatoki handienetan
- Ziburun “Zaldi Xurito” etxebizitzak eraikitzen ari zirela, Xavier Leibar arkitektuarekin batera
- Donibane Lohitzuneko Kaskarot Banda taldearen 20. urtemuga ospatzeko
- “Le laurier d’or” Peio Zabaleta musikagilearen obra irudikatzeko, Baiona eta Euskal Kostaldeko orkestrak musikaz lagundurik, Baionako antzokian
- “Carnet de route”, Baionako hiriarekin partaidetasunean, zazpi ondaregunetan kontu-gidari
- “Le grand bourdon sur la Via II” ekitaldian aurrendari Bearnoko Bougarber herrian
- Ortzaizeko “Pottoka dantzan” zaldi eta zaldizkoen ikuskizunean hari gorri eramaile
- “Elai-Alai, 50 urte” Portugaleteko Elai-Alai konpainiaren urteurren-ekitaldian narratzaile, Bilboko Campos antzokian.
Erreferentziak
- Ameztoi Harluxet hiztegi entziklopedikoan.
- «Koldo Amestoy, aurkezpena» Koldo Amestoy 2012-03-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- «Ikuskizunak» Koldo Amestoy 2012-03-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
Ikus, gainera
- Lapurdiko herrietako ezizenak
- Nafarroa Behereko herrietako ezizenak
Kanpo loturak
- Ameztoi EIEren webgunean.
- Koldo Ameztoi literaturaren zubitegian.
- Elkarrizketa Euskonewsen.