Koldo Amezketa
Koldo Amezketa Diaz (Iruñea, 1944ko otsailaren 22a) Eusko Alkartasuneko politikaria da.
Koldo Amezketa | |||||
---|---|---|---|---|---|
2011ko ekainaren 15a - 2015eko ekainaren 16a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VIII. legealdia
2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Iruñea, 1944ko otsailaren 22a (80 urte) | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Eusko Alkartasuna Bildu |
Abokatua ogibidez, 1999 eta 2006 artean EITBko administrazio batzarrean aritu da. Egun, Nafarroa Baiko zerrendetan zazpigarrena joanda, Nafarroako Parlamentuko kidea da. Parlamentuko presidentea izateko hautagaia aurkeztu zuen Nafarroa Bai koalizioak. Nolanahi ere, PSNrekin akordiora heldu ez, eta Elena Torres Mirandak lortu zuen postua. Orain, Lehenengo lehendakariordea da mahaian.
2009ko Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeen ondoren, Unai Ziarretak, EAko lehendakariak dimisioa eman zuen. Horren ondoren, eta behin-behinean, Koldo Amezketa izan zen Eusko Alkartasuneko lehendakaria, kongresua egin bitartean.
Aurrekoa Unai Ziarreta |
Eusko Alkartasunako presidentea 2009 – 2009 |
Ondorengoa Pello Urizar |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.