Koko (bakterioa)

Kokoak esfera-formako bakterioak dira. Esfera-forma hori kokoaren lau zelula-formetako bat da, eta besteak baziloak (barra- edo makila-formakoak), espiriloak (kiribilak) eta bibrioak ("ur-tanta" edo "ilargi-erdi" formakoak) dira. "Koko" terminoa coccus hitz neolatindarretik dator; azken hori, berriz, grezierako kokkos-etik (κόκκος), eta "baia" esan nahi du.

Sailkapena

Bakterio guztiak bezala, kokoak organismo biziak dira. Espezie batzuen kasuan, zelulak patroi desberdinen arabera multzokatzen dira, eta patroi horiek formaren arabera sailkatzen dira. Diplokokoak binaka taldekatzen dira, eta hainbat generotakoak izan daitezke. Streptococcus generoa, adibidez, estreptokoko izeneko kateetan taldekatzen da. Sarcina generoa, aldiz, 8 zelulako taldetan multzokatzen da, eta kuboide-forma izaten du. Azkenik, Staphylococcus (euskaraz "estafilokoko") generoa 4 zelulako klusterra osatzen du, edo forma irregularra duen mahats-mordo baten itxura hartu.

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.