Koesita
Koesita presio handia (2-3 gigapascal) eta tenperatura zertxobait handia (700 °C) jasan dituen silizio dioxido edo kuartzoa da. Hain zuzen ere, kuartzoaren taldeak dituen 9 polimorfoetako bat da[1]. Koesita, lehenik, Loren Coesek sortu zuen 1953an. 1960an, Eugene Shoemakerrek, modu naturalean eratutako koesita aurkitu zuen Barringer kraterrean, Arizonan, krater hori, talka baten ondorioz eratu zenaren froga zena.
Koesita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Silikato > dioxosilicate minerals (silica family) (en) |
Formula | SiO₂ |
Dana sailkapena | 75.1.4.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 4.DA.35 |
Sistema kristalino | Kristal-sistema monokliniko |
Talde espazial | space group C2/c (en) |
Eponimoa | Loring Coes Jr. (en) |
Identifikazioa | |
Marra | zuria |
Arroketan koesitaren presentzia, Lurrean, meteorito talka baten edo bonba atomiko baten eztandaren frogatzat hartzen da.
Koesitaren egitura molekularra, eraztun eran jarritako lau silizio dioxido dira. Egitura hau, oso egonkorra da.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Cornelis Klein/Cornelius S. Hulrbut,Jr; Manual de Mineralogia basada en la obra de J.D. Dana, vol.2, 13. kapit., 13.6 atala. Editorial Reverté, ISBN 978-84-291-4607-3
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.