Kocheril Raman Narayanan
Kocheril Raman Narayanan (Kerala, India, 1920ko urriaren 27a - New Delhi, India, 2005eko azaroaren 9a) indiar politikaria izan zen.
Biografia
Ingeles literaturako ikasketak egin zituen Keralako Travancore Unibertsitatean, eta ekonomiakoak, Londresen. Kazetari gisa hasi zen lanean Madrasko The Hindu egunkarian, eta Mumbaiko The Times of India egunkarian. Londresen bizi izan zenean ere, Munbaiko astekari bateko lankidea zen. 1997an, Indiako Errepublikako lehendakari izendatu zuten, britainiarrengandik independentzia lortu eta berrogeita hamar urtera.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kocheril Raman Narayanan ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.