Kobeta
Kobeta Bilbo inguratzen duen mendi koxkor baten izena da. Altamira auzoan kokaturik dago eta 198 metroko garaiera du.
- Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kobeta Mendi (konpartsa)».
Kobeta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 198 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′30″N 2°57′50″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Bilboaldea |
Udalerria | Bilbo |
Mendi honetan 2005ean Bilboko udalak Kobetamendi izeneko aisialdi-gunea inauguratu zuen.
BBK Live Festival eta Kobetasonik
Mendi honen magaletan egin dira azken urteotan musika jaialdi erraldoiak: Kobetasonik eta Bilbao BBK Live. Jaialdiek iraun bitartean Bilboko udalak, doako autobus-zerbitzua ezartzen du, kontzertuetara doazen pertsonak San Mamesetik Kobetara hurbiltzeko.
Kanpo estekak
Artikulu hau Euskal Herriari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.