Ko Pha Ngan
Ko Pha Ngan (tailandieraz: เกาะพะงัน, kɔ̀ʔ pʰa.ŋan ahoskatua) Thailandiako Golkoan dagoen uhartea da, hego-ekialdeko Thailandian kokatuta. Ko Pha Nganek uharte bikiak ditu: hegoaldeko Ko Samui handia eta iparraldeko Ko Tao txikia.
Ko Pha Ngan | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 630 m |
Mota | uharte |
Luzera | 18,6 km |
Zabalera | 12 km |
Azalera | 125 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°44′N 100°02′E |
Honen parte da | Samui archipelago (en) |
Herrialdea | Thailandia |
Thailandiaren banaketa administratiboa | Surat Thani |
Amphoe | Ko Pha-ngan |
Ur-gorputza | Thailandiako golkoa |
Geografia
- Azalera: 168 km² inguru.
- Luzera: 50 km.
- Probintzia: Surat Thani
- Thailandia kontinentaletik: 55 km.
- Biztanleria: 11.846 (2004)
- Herri nagusia: Thong Sala
Historia
1977an Ko Samuin aurkitutako Dongson Kulturako brontzesko damborrak (K. a. 500 - K. a. 100) esaten digu bai Ko Samuik bai Ko Pha Ngank biztanleak zituztela duela bi mila urte. Historialari eta arkeologo batzuen ustez, Ko Pha Ngango lehenengo biztanleak Malasiar penintsulatik etorritako itsas-ijito musulmanak ziren (pigmeoak, semung edo aurre-malasiarrak). Hala ere, gaur egun ia ez daude musulmanik uhartean. Ko Pha Ngan izena tailandierazko 'Ngan' hitzetik dator, hegoaldeko dialektoan 'hareazko barra' esan nahi duena.
Banaketa administratiboa
Ko Pha Nganek Ko Taorekin batera Ko Pha Ngan barrutia (amphoe) osatzen du. Barrutia hiru azpibarrutietan (tambon) banatuta dago:
Zb. | Izena | Berezko izena |
---|---|---|
1. | Ko Pha Ngan | เกาะพะงัน |
2. | Ban Tai | บ้านใต้ |
3. | Ko Tao | เกาะเต่า |
Antzinean uhartea Ko Samui barrutian zegoen baina 1970eko urriaren 1ean bere barruti propioa sortu zuen.
Artea
Ko Pha Ngan Alex Garlanden 1997ko The Beach eleberrian agertzen den uhartea da, izen bereko pelikularen jatorria.