Know Nothing

Know Nothing (euskaraz: «ez dakit ezer») mugimendua 1840 eta 1850eko hamarkadetan Ameriketako Estatu Batuetan existitu zen mugimendu politiko bat da. Sasoi hartan Estatu Batuetan gertatu zen etorkin irlandar katolikoen uholdearen ondoren haien aurka sortu zen beldurra izan zen mugimenduaren indar sortzailea. Etorkinok AEBetako berezko balioen aurkakotzat hartuak izan ziren eta Erromako Aita Santuak kontrolatzen zituela uste zen. Inmigrazioa eta bertakotzea murrizteko ahaleginak egin zituzten, baina arrakasta gutxirekin. Lider gutxi eduki zituzten eta jarraitzaileak gehien bat klase ertainekoak eta denak protestanteak izan ziren. 1860erako gehienek Alderdi Errepublikarrarekin egin zuten bat.

Know Nothing
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ideologiaerrepublikanismoa, nativism (en) Itzuli, anti-Catholicism (en) Itzuli, Eskuindar populismoa eta psychological nativism (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1845
AurrekoakWhig Alderdia
Desagerpena1860
Koloreak    

Mugimendua New Yorken sortu zen 1843an, American Republican Party (Amerikako Alderdi Errepublikarra) izenaren pean. Gero beste estatu batzuetara hedatu zen eta AEB mailako alderdia bihurtu zen Native American Party (Bertako Alderdi Amerikarra) izena erabiliz. 1855ean izena berriro aldatu eta American Party (Alderdi Amerikarra) bihurtu zen.

Hala ere, alderdiaren izenak baino gehiago iraun du Know Nothing terminoak. Honen jatorria alderdiaren izaera erdiezkutuan dago: kide bati erakundearen jarduerari buruz galdetzen ziotenean, I know nothing ("ez dakit ezer") esaten omen zuen.[1]

Agerpena zineman

2002. urtean egindako Gangs of New York filmak Know Nothing mugimenduaren gakoetako batzuk erakusten ditu. Film honetan Daniel Day Lewis aktoreak William "Bill the Butcher" Cutting pertsonaia antzeztu zuen, Know Nothing liderra izan zen William Poole oinarritzat hartuz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.