Klute
Klute, 1971ko Alan J. Pakula estatubatuar zinema zuzendariaren thriller film bat da. Jane Fonda, Donald Sutherland, Charles Cioffi eta Roy Scheider aktoreek antzeztu zuten.
Klute | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Alan J. Pakula |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Klute |
Mugimendua | New Hollywooda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Neo-noirra eta crime thriller (en) |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alan J. Pakula |
Gidoigilea(k) | Andy Lewis (en) |
Antzezlea(k) | |
Jane Fonda Donald Sutherland Charles Cioffi Roy Scheider Rita Gam Nathan George Dorothy Tristan Shirley Stoler Sylvester Stallone Veronica Hamel Kevin Dobson Jean Stapleton Candy Darling Anthony Holland Vivian Nathan Rosalind Cash Harry Reems | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alan J. Pakula David Lange |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | Carl Lerner (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Small (en) |
Argazki-zuzendaria | Gordon Willis (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Ann Roth |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | prostituzioa |
Historia | |
Jasotako sariak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 44. Oscar Sariak |
Nominazioak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 44. Oscar Sariak Jane Fonda Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 44. Oscar Sariak Andy Lewis (en) , David E. Lewis (en) |
Pakulak zuzendutako eta zinemazaleen artean "Paranoiaren Trilogia" deritzona osatzen du, The Parallax View (1974) eta All the President's Men (1976) filmeekin batera.
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Jane Fonda) irabazi zuen, eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso ere (Andy eta Dave Lewis).
Argumentua
AEB, Tom Gruneman (Robert Milli) Pennsylvaniako kimika konpainia bateko enpresaburua arrastorik utzi gabe desagertu berri da. Poliziak Grunemanen bulegoan New York hiriko Bree Daniels (Jane Fonda) deritzon emagaldu baten helbidea daraman gutun lizun bat topatuko du, hark ere antzeko gutunak jasoak zituen. Poliziak sei hilabetez kasua ikertu ostean bere hortan jarraituko du, hortaz, Grunemanen enpresako lankidea den Peter Cable (Charles Cioffi) enpresaburuak familiaren adiskidemina den John Klute (Donald Sutherland) detektibea kasua ikertu dezan kontratatuko du.
Klutek Bree bizi den eraikin berdinean apartamentu bat alokatuko du eta berau galdekatzeko ikustera doanean bien arteko erakarpena eta maitasun harremana sortuko da. Klutek hiriko gaizkileen giroan bere ikerketarekin jarraitzen duen bitartean emagalduen hilketak jazoko dira. Orduan, Bree hurrengo biktima izan daitekenaren susmoak asaldatuko du.
Aktoreak
- Jane Fonda: Bree Daniels
- Donald Sutherland: John Klute
- Charles Cioffi: Peter Cable
- Roy Scheider: Frank Ligourin
- Dorothy Tristan: Arlyn Page
- Rita Gam: Trina
- Nathan George: Trask
- Vivian Nathan: Psikiatra
- Morris Strassberg: Goldfarb jauna
- Barry Snider: Berger
- Betty Murray: Holly Gruneman
- Jane White: Janie Dale
- Shirley Stoler: Amatxo Reese
- Robert Milli: Tom Gruneman
- Anthony Holland: Aktoreen agentea
- Fred Burrell: Hoteleko gizona
- Richard Shull: Sugarman
- Mary Louise Wilson: Iragarki agentziako ekoizlea
- Marc Marvin: Iragazki agentziako langilea
- Jean Stapleton: Goldfarben idazkaria
- Jan Fielding: Psikiatraren idazkaria
- Antonia Ray: Vasek andrea
- Robert Ronan: Little antzokiko zuzendaria
- Richard Ramos: Little antzokiko zuzendariaren laguntzailea
- Rosalind Cash: Pat
- Lee Wallace: Nate Goldfarb (krediturik gabe)
- Veronica Hamel: Modeloa (krediturik gabe)
- Kevin Dobson: Tabernako gizona (krediturik gabe)
- Candy Darling: Klubeko nagusia (krediturik gabe)
- Richard Jordan: Bree Daniels musukatzen duen tabernako gizona (krediturik gabe)
- Sylvester Stallone: Klubeko nagusia (krediturik gabe)