Cluny ordena

Cluny ordenaren aurrekaria beneditar ordena da, San Benedikto Nursiakoak VI. mendearen hasieran sortu zuen ordena. 910ean Eliza Katolikoaren barnean ordena monastikoak eraberritzeko borondatea sortu zen. Eta eraberritze hau aipaturiko Benedikto Nursiakoaren Araua oinarri hartuz gertatu zen, monjeen bizitza hauen bizitzak nolakoa izan behar duen zehazten duen araudi bat. Arau honek garapen handia lortzen du Benito Anianekoaren parte-hartzeari esker, baina abadien tradizio propioek eta hauen aplikazioaren errutinak mugatzen dute. Prozesu honetan Clunyko abadiak nagusitzea erabakitzen du komentu ugari elkartuz eta Erdi Aroko ordenarik garrantzitsuena bihurtuz, monasterioak Europa guztian zituena.

Fundazioa

Cluny ordena, esan bezala, beneditar ordenaren erreforma bat da. 910eko irailaren 11n sortu zen, Akitaniako dukea zen Gilen I.ak Cluny hiribildua aita santuari eman zionean bertan hamabi monje izango zituen monasterio bat sor zezan. Monasterioa Mâconnaisn kokatu zen, Saona eta Loiran. Gilen I.ak egin zuen dohaintza ez zen doakoa, baizik eta horren trukean Aulki Santuaren babesa eta bermea lortu nahi zuela, bere botere oso urria baitzen. Gilen Errukitsua monasterioa laikoek kontrolpean hartzea eragozten saiatu zen. Abadiaren fundazio gutunean monjeek, askatasun osoz, abadea aukera zezaketela ezarrita zegoen; beneditar ordenan berebiziko garrantzia zuen puntua. Gutunak larriki salatzen ditu arau hau apurtzen dutenak. Clunyko dohaintza ez da bakarra. Garai honetan domeinu ugari aita santuari emanak izan ziren, Vézélay kasu. X. mendeko aita santuen ospea oso garrantzitsua da. Erreforma monastikoa San Martin d'Autuneko monasterioak eta Fleury-sur-Loirekoak babestu zuten. 914an Brogneko monasterioa sortu zen eragin handiko gune bihurtuz bere sortzaile izan zen Gérardekin batera.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cluny ordena
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.