Klorazio
Klorazioa kloroaren bitartez ura desinfektatzeko prozedura da. Kloroa gas forman erabil daiteke, baina normalean sodio hipokloritoa erabiltzen da, hau da, lixiba, biltegiratu eta dosifikatzeko errazagoa baita. Zenbaitetan beste konposatu kloratu batzuk erabiltzen dira, hala nola kloro dioxidoa edo hipoklorito kaltzikoa. Uraren bitartez transmititzen diren gaixotasunak (esaterako A hepatitisa, tifusa eta kolera) murrizten ditu.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.