Kloratita (taldea)
Kloratita | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Zorrotza (Bizkaia) |
Musika mota | Punk, Rock |
Urteak | 2003 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | MusikHerria |
Taldekideak | |
Alberto Iraitz Gaizka Saul Ekaitz | |
Informazio gehigarria | |
www.kloratita.net |
Historia
Kloratita, 2003an Zorrotzan sortutako punk-rock musika taldea da. Hasiera batean, gustoko taldeen bertsioak egiten hasi ziren, baina pixkana-pixkana beraien kantu propioak ere sortzeari ekin zioten.
Euskal Herri osoan 50 kontzertu inguru eman ondoren, 2004an beraien lehen diska grabatu zuten Tala estudioetan(Inoiz baino gehiago... ). Diskaz gain, liburuxka bat ere egin zuten.
2006an berriz, bigarren lana kaleratu zuten Etikaz mintza gaitezen... izenburupean. Diska grabatzeaz gain, DVD bat eta liburu bat ere kaleratu zituzten.
2007an oraingoz beraien azken lana den Inoiz baino gehiago... komunismoa diska kaleratu zuten. Disko honek, "Etikaz mintza gaitezen..." bigarren diskoko "Komunismoa" abestiaren bertsio luzea, "Inoiz baino gehiago..." lehenengo diskoko abestiak Gasteizko gaztetxean zuzenean grabatuak eta Venezuelari buruzko zenbait korte jasotzen ditu. Diskoak, Venezuelako Sontizon taldearen "A cada 11 le llega su 13" diskoarekin batera "Gora Venezuela sozialista! Gora Euskal Herria sozialista" disko bikoitza osatzen du.
Beraien lan propioez gain, hainbat bildumetan ere parte hartu dute Kloratitakoek. Hala nola, AHTaren aurkako bildumetan edo Gazte Mugiko bildumetan.
Taldekideak
Diskografia
Diskoak
Bildumetako partehartzeak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Kloratitaren webgune ofiziala MusikHerria diskoetxearen webgunea