Klima aldaketari buruzko 2009ko Konferentzia
Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen XV. Konferentzia 2009ko abenduaren 7tik 18ra ospatu zen Kopenhage hirian. Talde ekologista eta gobernu-erakunde zenbaiten iritziz, konferentziaren porrota erabatekoa izan zen, gobernuek derrigorrezkoak ez ziren akordioetara heldu baitziren soilik. Konferentzia protesta bizien artean burutu zen: konferentziaren aurretik, salbuespen-neurri zorrotzak ezarri ziren eta 900 atxilotu izan ziren protesta egiten zuten manifestarien artean; atxilotuak orduak egon ziren eskuak loturik mugitu ezinik kale gorrian.
![](../I/COP15pechke.jpg.webp)
Protestak Kopenhageko Konferentzian: manifestariek konferentziaren gezurrak eta faltsukeria salatu zituzten.
Kanpo estekak
- Kopenhageko Klima Aldaketari buruzko Konferentzia: helburua Mexikon lortu behar da, Uztaro aldizkaria.
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.