Kleptoplastia

Kleptoplastia sinbiosi kasu bat da, plastidioak (algek dituzten kloroplastoak batez ere) beste izaki batek bahitzen dituena ondoren bere probetxurako erabiltzeko. Grekerazko κλέπτης (Kleptes) ("lapur") eta "plastidio" hitzen elkarketatik osatu da izena.

Costasiella kuroshimae, kleptoplastia egiten duen animalia baten adibidea

Prozesua

Alga jaten duen izakiek plastidioa ez dute liseritzen, eta bere horretan mantentzen da. Kloroplastoaren kasuan organulua animaliaren barnean gordetzen da eta bertan fotosintesia egiten du. Kloroplastoak ekoizturiko glukosa molekulak ostalariak jasotzen ditu eta ondorioz animaliak denboraldi luzeak egin ditzake janaririk eskuratu beharrik gabe.[1] Itsas bareek esate baterako jaten dituzten algen kloroplastoak haien digestio aparatuetako dibertikuluetan gordetzen dituzte. Ondoren fotosintesia egiteko beharrezkoa duten elikagaiez hornitzen dituzte kloroplasto hauek[2]. Ez dago argi nola bukatzen den sinbiosi harreman hau, hots, kloroplastoak berak fotosintatoa isurtzen duen edo itsas barea gutxinaka kloroplastoa degradatzen joaten den[3].

Hitza 1990an asmatu zen, kloroplastoen sinbiosia adierazteko.[4]

Adibideak

Elysia chlorotica itsas barea.

Animalia erreinuan

Kleptoplastia egten duten hainbat animalia talde ezagutzen dira:

  • Moluskuak: Sacoglossa kladoko itsas bareak. Aurkitu den kleptoplastia kasu luzeenak 10 hilabete iraun zituen. Elysia chlorotica bareak Vaucheria litorea algari lapurtu zizkion kloroplastoak[5].
  • Nudibrankioak: Pteraeolidia ianthina espezieak zooxantela alga osoa irentsen du eta digestio aparatuaren barruan sinbiosi harremanean mantentzen du.
  • Platelmintoak: Baicalellia solaris eta Pogaina paranygulgus zizare lauek alga osoak barneratu eta sinbiosian mantentzen zituztela uste bazen ere, ez da algen nukleorik aurkitu, beraz kleptoplastia kasu tipikoa dela esan daiteke[6].

Protista erreinuan

Protisto talde batzuek ere horrela jokatzen dute:

  • Ziliatuak: Mesodinium rubrum ziliatuak Geminigera cryophila-ri kloroplastoak lapurtzen dizkio[7]
  • Dinoflagelatuak: Gymnodinium spp. eta Pfisteria piscicida espezietan kloroplastoek egun batzuk irauten dituzte aktibo baina Dinophysis spp. espeziean hilabete pare bat ere iraun dezake funtzionamenduan.[1]
  • Foraminiferoak: Hainbat generotako foraminiferoek diatomeen kloroplastoak lapurtzen dituzte.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Minnhagen S, Carvalho WF, Salomon PS, Janson S. (2008ko iraila). «Chloroplast DNA content in Dinophysis (Dinophyceae) from different cell cycle stages is consistent with kleptoplasty» Environ. Microbiol. 10 (9): 2411–7.  doi:10.1111/j.1462-2920.2008.01666.x. PMID 18518896..
  2. «SymBio: Introduction-Kleptoplasty» web.archive.org 2008-12-02 (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).
  3. «Redirecting» linkinghub.elsevier.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).
  4. Clark, K. B., K. R. Jensen, and H. M. Strits. (1990). «Survey of functional kleptoplasty among West Atlantic Ascoglossa (=Sacoglossa) (Mollusca: Opistobranchia).» The Veliger 33: 339–345. ISSN 0042-3211..
  5. Pierce, Sidney K.; Massey, Steven E.; Hanten, Jeffrey J.; Curtis, Nicholas E.. (2003-06-01). «Horizontal Transfer of Functional Nuclear Genes Between Multicellular Organisms» The Biological Bulletin 204 (3): 237–240.  doi:10.2307/1543594. ISSN 0006-3185. (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).
  6. E. Marcus. (1951). Turbellaria Brasileiros (9). Bol. Fac. Fil. Ci. Letras Univ. São Paulo 16,, 5–215 or..
  7. (Ingelesez) Johnson, Matthew D.; Oldach, David; Delwiche, Charles F.; Stoecker, Diane K.. (2007-01). «Retention of transcriptionally active cryptophyte nuclei by the ciliate Myrionecta rubra» Nature 445 (7126): 426–428.  doi:10.1038/nature05496. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.