Klaus Dibiasi
Klaus Dibiasi (Hall in Tirol, Austria, 1947ko urriaren 6a) jauzietan txapeldun olinpikoa hiru aldiz izan zen italiar jauzilari ohia da[1].
Klaus Dibiasi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hall in Tirol (en) , 1947ko urriaren 6a (76 urte) |
Herrialdea | Italia |
Familia | |
Aita | Carlo Dibiasi |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauzilaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 74 kilogramo |
Altuera | 1,80 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Austrian jaio zen hara joana zen italiar familia batean eta haurra zela familia Italiara itzuli zen. Aita ere jauzilaria zuen eta 1936ko Berlingo Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, 10. postua eskuratuz. Klaus Dibiasik italiar nazionalitatea zuen eta horrela lehiatu zen nazioarteko lehiaketatan.
17 urte zituela Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen eta urrezkoa leporatu zuen hurrengo hiru Olinpiar Jokoetan, Mexiko Hirian 1968an, Munichen 1972an eta Montrealen 1976an. Guztira bost domina olinpiko eskuratu zituen, hiru urrezko eta bi zilarrezko[1]. 1973ko eta 1975eko txapelketatan urrezko domina eskuratu zuen 10 m plataforman eta zilarrezkoa 3 m tranpolinean.
Txapelketak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1964 | Tokio ( Japonia) | 10 m plataforma | |
1968 | Mexiko Hiria ( Mexiko) | 10 m plataforma | |
1968 | Mexiko Hiria ( Mexiko) | 10 m tranpolina | |
1972 | Munich ( Alemania) | 10 m plataforma | |
1976 | Montreal ( Kanada) | 10 m plataforma | |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1973 | Belgrado ( Jugoslavia) | 10 m plataforma | |
1973 | Belgrado ( Jugoslavia) | 3 m tranpolina | |
1975 | Cali ( Kolonbia) | 10 m plataforma | |
1975 | Cali ( Kolonbia) | 3 m tranpolina | |
Udako Unibertsiada | |||
1970 | Turin ( Italia) | 3 m tranpolina | |
1970 | Turin ( Italia) | 10 m plataforma |
Erreferentziak
- «Klaus Dibiasi Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).