Klasismo
Klase diskriminazioa edo klasismoa, klase sozialaren araberako aurreiritzi edo diskriminazioa da. Normalean ekonomikoki ahaltsuagoak diren gizarte klaseek txiroagoak diren klaseetako baztertzeko erabiltzen da klasismoa. Gizarte estratifikazioan behekoak gora igotzeko oztopo multzoa da klasismoa.
Gizarte-klasea aberastasuna, jatorri etnikoa, diru-sarreren, hezkuntza, lanbidearen eta sare sozialaren araberako hierarkia batean banatzeari dagokio.
Historia
Klase-egiturak modu sinplean zeuden antolatuta nekazaritza aurreko gizarteetan, baina gizarte egitura konplexuago eta finkatuago bihurtu den heinean gero eta konplexuagoak bihurtu dira.
Erdi Aroan Europan noblezia mailak egon ziren eta bazterturiko taldeak eta ofizioak. Geroago, burgesiaren botere ekonomikoak klasismoa aldatu zuen, eta nobleziak jatorriari ematen zion garrantzia burgesiak ahalmen ekonomikoarekin ordezkatu zuen nolabait.
Beste gizarte batzuetan, Indian esate baterako, kasten sistemak egon dira.
Gizarte batzuetan oso zaila zen klase batetik bestera igotzea, beste gizarte batzuetan, ordea, malgutasun handiagoa egon izan da.
Beste opresio-sistema batzuekiko elkarguneak
Errendimendu akademikoan dauden desberdintasun sozioekonomikoak, arrazakoak/etnikoak eta generokoak oso nabarmenak izan dira esate baterako Amerikako Estatu Batuetan. Eta emaitza akademikoak erabili izan dira klaseen arteko aldeak justifikatzeko, maiz emaitza akademiko horiek azaltzeko eskola segregazioa besterik dagoela ahaztuz.
Legedia
Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 14. artikuluak gizarte-klaseko bereizkeriaren aurkako babesak ditu ("gizarte-jatorria").[1]