Klasikoak (txirrindularitza)

Klasikoak, txirrindularitzan, egun bakarra irauten duten lasterketak dira. Gehienak Mendebaldeko Europako herrialdeetan ospatzen dira, batzuk XIX. mendearen amaieratik, nagusiki txirrindularitza zaletasun handia duten Frantzia, Belgika eta Italian. Euskal Herrian ere klasikoetako bat ospatu ohi da, hain zuzen ere, Donostia Klasikoa.

Klasikoetako batzuk Europako udaberri aldera ospatzen dira, martxoan eta apirilean, horregatik Udaberriko Klasikoak deritze.

Lasterketa bat "klasikoa" noiz den ala ez argi eta garbi zehaztuta ez dago, halere zehazteko zenbait ezaugarri ezberdin badaude. Horietako batzuk distantzia eta ibilbidearen profila dira. Lasterketaren usadio handia eta txirrindularitzaren historian nabarmendu diren txirrindulariek irabazi dituzten ere baloratzen da. Beste faktore garrantzitsua, tokian-tokiko zaletu eta ikusleen grina dira, bai eta lasterketetan parte hartzen duten txirrindularien ospea ere. Gainera, urtez-urte lasterketa antzekoa izan beharra da, ibilbidean aldaketa gutxi edo oso txikiak sartuz.

Bost monumentuak

Sakontzeko, irakurri: «Monumentu (txirrindularitza)»

Azkenengo urteetan, Monumentuak izendapenarekin bost klasiko nagusiak izendatzen dira:

Beren motari dagokionez hauek dira lasterketa prestigiotsuenak, eta beren luzera 240 kilometrotik gorakoa da (6 ordu baino gehiago).

Klasikoak

Denboraldiaren hasierako klasikoak

Lasterketa hauek ez dira besteak bezain entzutetsuak, hala ere, arreta erakartzen dute txirrindularitzako denboraldiari hasiera ematen diotelako.

Udaberriko klasikoak

Galtzada-harrien klasikoak

Sakontzeko, irakurri: «Galtzada-harrien klasikoak»

Ardenetako klasikoak

Sakontzeko, irakurri: «Ardenetako klasikoak»

Udako klasikoak

Udazkeneko klasikoak

Euskal Herriko klasikoak

Donostia Klasikoa ez ezik, badira beste lasterketa klasikoak Euskal Herrian, maila apur bat apalagokoak.

Iraganekoak

Antzinakotasun, usadio eta zalego handia zuten hainbat klasiko diru edo arazo ekonomikoen ondorioz desagertu izan dira:

Ikus gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.