Klara Isabel Gutierrez

Klara Isabel Gutierrez pedagogo gipuzkoarra da paleontologiazalea eta geologiazalea ere badena. Aranzadi Zientzia Elkarteko Geologia Saileko partaidea da eta Jose Angel Torres Saenz senarrarekin hiru museo edo erakustoki sortu zituen geologiaz: Oiartzungo Ikasgune Geologikoa (Luberri), Igeakoa eta Mutrikokoa.

Klara Isabel Gutierrez
Bizitza
Familia
Ezkontidea(k)Jose Angel Torres Saenz
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa eta paleontologoa
Lan nabarmenak
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea

Lan paleontologikoa

Jose Angel Torresekin batera geologiaren zirrikituetan barrena ibili ziren batera. Hamaika proiektutan parte hartuta: Igeako indusketak, Errioxako Paleontologiaren Interpretazio Zentroaren sorkuntza, eta Mutrikuko Nautilus Interpretazio Zentroarena.[1] Lan-talde horretan Klararen lana zientziaren dibulgazioan eta alde pedagogikotik bideratu dira beti.

Errioxako Igea herrian Baryonyx eta Hypsilophodon dinosauroen zenbait hezur aurkituta ohar zientifiko bat argitaratu zuten, eta geroago Londresko Historia Naturalaren Museoko Angela Milner zientzialaria zeharo txunditurik geratu zen aurkitutako izterra ikusi zuenean. 120 milioi urte atzerako hezurrak ziren haiek.[1]

Idazlanak

Luberritik hainbat argitalpen egin dira. eskuliburuak eta fitxa didaktikoak tartean:[2]

  • Oiartzun haranaren geologia = Geología del Valle de Oiartzun. (1998), 1. Luis Ignacio Viera Ausejo-rekin. argitalpena. argitaraldia) [Itzultzailea, Manu Gañan Valero] Oiartzungo Udala, Kultura Batzordea, ISBN 84-88917-04-X. PMC 42861004.[3]
  • Euskal Herriko Historia Geologikoa. Jose Angel Torres eta Klara Gutierrez
  • Euskal Herriko Historia Geologikoa. Fitxa Didaktikoak.Jose Angel Torres eta Klara Gutierrez
  • La Rioja de los dinosaurios : un ecosistema de hace 120 millones de años. Luis Viera; José Ángel Torres Sáenz, Aranzadi, 2013
  • EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara.[4]

Omenaldiak

  • Oiartzuneko udalak 2021eko urtekarian aipamen berezi bat egin zuen Jose Angel Torresek herriari egindako ekarpena aitortzeko. Haren alargun Klara Gutierrezek eta Jon eta Aitor semeek jaso zuten oroigarria.[1][5]

Erreferentziak

  1. «Urtekaria eta Mugarriren liburua aurkeztu zituzten» El Diario Vasco 2021-08-03 (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  2. «Argitalpenak» luberri.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  3. Torres Sáenz, José Angel. (1998). Oiartzun haranaren geologia = Geológia del Valle de Oiartzun. (1. argitalpena. argitaraldia) Oiartzungo Udala, Kultura Batzordea ISBN 84-88917-04-X. PMC 42861004. (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  4. «"EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara"» luberri.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  5. «Oiartzun urtekaria 2021 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.