Klara Barton

Clarissa Harlowe Barton (1821eko abenduaren 25a - 1912ko apirilaren 12a), Klara Barton izenez ezagutua, aintzindaria, irakaslea, erizaina eta humanitario estatubatuarra izan zen. Espiritu aske bezala deskribatzen zen eta Estatu Batuetako Gurutze Gorria antolatzeagatik da ezaguna.

Klara Barton


American Red Cross (en) Itzuli presidentea

1881eko maiatzaren 21a - 1904
Bizitza
JaiotzaOxford (en) Itzuli, 1821eko abenduaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGlen Echo (Maryland), 1912ko apirilaren 12a (90 urte)
Hobiratze lekuaOxford (en) Itzuli
Familia
AitaStephen Barton
AmaSarah Stone
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakerizaina, eguneroko-idazlea, filantropoa, irakaslea, gizaldeko ekintzailea, autorea eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaDaughters of the American Revolution
Zerbitzu militarra
Adar militarraUnion Army (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila

Find a Grave: 63 Edit the value on Wikidata

Gaztaroa, formakuntza eta familiarteko erizaintza 

Klara Barton Oxford, Massachusetts-en jaio zen. Bere gurasoak abolizionistak ziren. Bere aita, nekazari eta zaldi hezitzailea izan zen eta bere ama, etxekoandrea zen. Biek lagundu zuten Oxfordeko lehen eliza unibertsitarioa sortzen.

Umetan, Klara lotsatia zen. Bi anaia zituen, Stephen eta David eta bi  ahizpa, Dolly eta Sally. Klarak etxean jaso zuen hezkuntza, oso azkarra zen. Bere anai-arrebak bera baino askozaz zaharragoak zirenez, Klarari hainbat gauza erakusten zizkioten.

11 urte bete zituenean, bere anaia Davidek erorketa bat izan zuen eta bera zaintzen egon beharra izan zuen 2 urtez. Ondorioz, botika guztiak kontrolatzen ikasi zuen.

Erizaintzagatik interesa erakusten zuen, bere izeba amonagatik seguruenik. Hau, Martha Ballard, emagina izan baitzen eta ia mila ume ekarri baitzituen mundura 1777 eta 1812 bitartean.

Klararen aita hiltzear zegoenean, geroago gogoratuko zuen aholku bat eman zion: "abertzale bezala, nire herria neukan guztiarekin zerbitzatzea aholkatu zidan; nere bizitzarekin ere bai, beharrezkoa balitz. Masoi bezala, nahigabetuei laguntzea agindu zidan eta kristau bezala, Jainkoa eta urkoak maitatzea".

Amerikako Gerra Zibila

Klara Barton 1866an.

1861eko apirilean, Bull Runeko Lehen batallaren ondoren, soldadu zaurituei materiala eta elikagaiak banatzeko agentzia bat sortu zuen Bartonek.  William Hammond generalak armadako ambulantzietan bidaiatzeko pase berezi bat eman zion.

1862an borroka tokira bidaiatzeko baimena lortu zuen. Gauzak horrela, 1864an "Dama Mandante" izendatu zuen Benjamin Butler Erakundeko generalak.

1865ean, Abraham Lincoln presidenteak, armadako desagertuak bilatzea agindu zion. Lan honetan 30.000 gizonen egonlekua aurkitu zuen. Gerra amaitzean, Andersonville, Georgiara bidalia izan zen, bertan lurperatuak izan ziren soldaduen hilobiak identifikatzeko. Esperientzia honek, soldadu desagertuen gorputzak identifikatzen hasteko kanpaina bat antolatzeko motibatu zuen. Izenen zerrendak publikatu eta soldaduen familiartekoekin eskutitzen bidez komunikatzen zen. 

Bartonek bere gerrako bizipenei buruzko hitzaldiak ematen zituen. Susan B. Anthony ezagutu zuen eta mugimendu sufragistan ibilbidea hasi zuen. Frederick Douglass ere ezagutu zuen eta pertsona beltzen eskubideen aldeko borrokaren aktibista egin zen. 

Gurutze Gorriaren Batzorde Ofizialarekin lehen harremanak

Gerra garaiko lan gogorraren ondorioz, ahulduta zebilen Barton. 1869an, atseden hartzea aholkatu zioten medikuek eta Europara bidai bat egitea erlaxatzeko. 1870ean, atzerrian zegoen bitartean, Gurutze Gorriaren Batzorde Internazionalean sartu zen. Erakunde hau, gerraren biktima guztiei, bandera neutro baten azpian, laguntzeko sortu zen.

Gurutze Gorriko Erakunde estatubatuarra

Klara Estatu Batuetara itzuli zenean, Gurutze Gorriko Erakundea inauguratu zuen.

Bera izan zen 1881ean inauguratu zen erakundearen presidentea. John D. Rockefellerrek eman zuen dirua, Washingtongo bulego zentrala eraikitzeko.

Klara Barton Museoa

Klara Bartonen Jaiotze Tokiaren Museoa, North Oxforden, Massachusetts, Diabetesari buruzko Edukazio Barton Zentruaren barnean funtzionatzen du. Klara Bartonen ohorean sortutako proiektu humanitario bat da, diabetesa duten umeei eta beraien familiartekoei laguntzeko erakundea.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.