Klado
Kladoa (antzinako grezieraz: κλάδος, adarra) edo monofiloa arbaso bat eta haren ondorengo guztiak biltzen dituen izaki-bizidunen talde bat da, hau da, bizitzaren zuhaitzaren adar bat. Arbasoa ale bakarra izan daiteke, populazio bat edo espezie bat. Biologiaren baitan kladistika arduratzen da sailkapen hauek egiteaz.
Talde ezagun asko kladoak dira, adibidez karraskariak eta intsektuak; kasu horietan, bai arbaso komuna zein haren ondorengo guzti-guztiak izen horrekin izendatzen dira. Baina, adibidez, musker edo tximino ez dira klado baliagarriak: bi kasuetan, azken arbaso komunaren ondorengo guztiak ez dira sailkapen horretan sartzen, sugeak ez daudelako muskerren barruan, eta tximinoen barruan ez dagoelako gizakirik.
Taxonomian, kladoak ez diren taldeak ezabatzeko joera gero eta handiagoa da.