Kléber Dadjo

Kléber Dadjo (Siou, Togolandia, 1914ko abuztuaren 12a - Togo, 1989ko irailaren 23a) togoar militar eta politikaria izan zen. Togoko jarduneko presidente izan zen 1967an.

Kléber Dadjo

Togoko presidentea

1967ko urtarrilaren 14a - 1967ko apirilaren 14a - Étienne Gnassingbé Eyadema
Bizitza
JaiotzaTogolandia, 1914ko abuztuaren 12a
Herrialdea Togo
HeriotzaTogo, 1988ko irailaren 23a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Frantziako Lurreko Armada
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Indotxinako Gerra
Aljeriako Independentzia Gerra

Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen britainiar armadan. Ondoren, Indotxinako gerran eta Aljeriako gerran borrokatu zuen, Frantziako armadako kide gisa. Independentzia iritsi zenean, Garde togolaise-ko buru bihurtu zen.

1963ko estatu kolpearen ondoren Nicolas Grunitzky presidentearen kabinete militarreko buru izendatu zuten. 1967ko urtarrilaren 13ko kolpe militarraren ondoren, herrialdeko jarduneko presidente izendatu zuten 1967ko apirilaren 14ra arte.

Egun horretan Gnassingbé Eyadéma izendatu zuten lehendakari. 1967tik 1968ra Dadjo Defentsa ministro eta presidentearen kabinete militarreko burua izan zen. 1968an erretiratu zen eta bere jaioterrira itzuli zen kantonamenduko buru izateko.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.