Kizito
San Kizito (Buganda, 1872a — Namugongo, Buganda, 1886ko ekainaren 3a) Ugandako martirietako bat izan zen, Mwanga II.a Bugandako erregeak hildako martiririk gazteena.
Kizito | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buganda, 1872 |
Herrialdea | Uganda |
Heriotza | 1886ko ekainaren 3a (13/14 urte) |
Heriotza modua | : sutan errea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Ekainaren 3 | |
Bizitza
1872 inguruan jaio zen Bugandako erresuman (Uganda modernoaren lurraldea). Aita Lukomera zuen izena eta mbamba leinukoa zen, eta ama Wangabira, fumba leinukoa. Karlos Lwangak hainbat aldiz salbatu zuen Kizito erregeak usteltzetik eta 1886ko maiatzaren 25ean bataiatu zuen, beste lau katekumenorekin batera. Bataioan Kizitori emandako izena ezezaguna da. Ekainaren 3an, Namugongon, Mwanga II.ak 31 kristau erre zituen bizirik, eta horietatik gazteena Kizito izan zen. Kizitoren azken hitzak «Agur lagunak, gure bidean gaude» izan ziren[1].
Kanonizazioa
1920an, Benedikto XV.a aita santuak dohatsu bilakatu zuen eta 1964ko urriaren 18an Paulo VI.a aita santuak kanonizatu zuen[1]. Jaieguna ekainaren 3an ospatzen da[2]. Haurren eta lehen hezkuntzako ikastetxeen zaindaritzat hartzen da[3].
Erreferentziak
- . (Ingelesez) «Kizito» Dictionary of African Christian Biography (DACB) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020/09/20).
- . (Ingelesez) «Saint Kizito» Patron Saints Index jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008/06/16).
- (Ingelesez) Mubiru, Charles Lwanga. (2012). The Uganda Martyrs and the Need for Appropriate Role Models in Adolescents' Moral Formation: As Seen from the Traditional African Education. LIT Verlag Münster, 128 or. ISBN 978-3-643-90142-2..