Kiyomizu-dera
Kiyomizu-dera (japonieraz: 清水寺, eus. "ur garbiaren tenplua") , zenbait tenplu budista izendatzen ditu, eta, modu ofizialean Otowa-san Kiyomizu-dera (japonieraz: 音羽山清水寺) tenplua, Japoniako Kyoto hirian dagoena. Tenplua, 778an datatua dago, egungo eraikinak, 1633an eraiki ziren arren. Tenpluak, bere izena, multzoan aurkitzen diren ur-jauzietatik hartzen du, gertuko muinoetatik jaisten zirenak. Kiyomizu (japonieraz: 清水) hitzak, literalki, "ur garbia" esan nahi du.
Kiyomizu-dera | |
---|---|
清水寺 | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak Saigoku Kannon Pilgrimage Dharan Shoninaren Hogeita Bost Reikyoak [[]] Shinbutsu Reijō Junpai no Michi | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kyoto |
Izendaturiko hiria | Kyoto |
Japoniako auzoa | Higashiyama-ku |
Koordenatuak | 34°59′41″N 135°47′06″E |
Historia eta erabilera | |
Berrikuntza | 2008 - 2020 |
Increase | 798 |
Reconstruction | 1633 |
Erlijioa | Kita-Hossō sect (en) East Asian Yogācāra (en) |
Izena | Thousand-Armed Thousand-Eyed Avalokiteśvara (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | kakezukuri (en) |
Azalera | 12,3 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii) eta (iv) |
Erreferentzia | 688-004 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Egitura
Kiyomizu-derako eraikin nagusia, bere baranda handiagatik nabarmentzen da, ehundaka zutabek eusten dutena, muinotik gainirtetzen dena eta hiriaren ikuspegi bikainak eskaintzen dituena. Honako hau dioen esaera herrikoi bat dago: "Kiyomizuko plataformatik salto egin" (「清水の舞台から飛び降りる」), Edo garaiko tradizio batean oinarritzen dena, plataforma horretatik jauzi egin ondoren bizirik irteten denari, nahi bat emango zaiola dioena. Jauzi horretatik bizirik irteteak, posible dirudi: plataformaren azpian dagoen landaretza handiak, erromes zortedun baten erorketa leunduko luke, praktika hau, gaur egun debekatua dagoen arren. 234 jauzi gogoratzen dira Edo garaian, eta, horietatik %84,5etan, jauzi egin zuena onik irten zen. Erorketak, hain zuzen ere, 13 metroko garaiera du, zurezko eraikin batentzako nahiko handia dena.
Gela nagusiaren azpian, Otowa-no-taki ur-jauzia dago, non hiru ur kanal, urmael batean erortzen diren. Tenplua bisitatzen dutenek, ura ur-jauzitik hartzen dute, propietate sendagarriak dituela uste dena, metal edo plastikozko kopatan. Esaten denez, ur hau edateak, osasuna, luzaro bizi izatea eta ikasketetan arrakasta izatea suposatzen du.
Eraikin ezberdinek, zenbait barruti sakratu dauden multzo bat eratzen dute. Aipagarriena, beharbada, Jishu (Jishu-jinja) santutegia da, Okuninushino-Mikotori eskainia, maitasunaren eta "ezkontza onen" jainko bat. Santutegi honek, bi "maitasunaren harri" ditu, bata besteagandik 18 metrora aurkitzen direnak, bisitari bakartiek, begiak itxita egiten saiatzen diren distantzia. Beste aldeko harrira begiak itxita iristea, erromesak, maitasuna aurkituko duenaren adierazpen bezala ulertzen da. Distantzia horretan, batek, laguntza jaso dezake, baina horrek, maitasuna aurkitzeko laguntza edo bitartekoren bat beharko duela bezala ulertzen da.
Garrantzia
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak izeneko multzoaren zati da (Uji, Kyoto eta Otsu hiriak), UNESCOk, 1994an, Gizateriaren Ondare izendatu zituenak.
Tenplua, Munduko Zazpi Mirari Berriak aukeratzerako orduan egon zen hautagaietako bat izan zen, Bernard Weberren New Open World Foundationek proposatutakoa. Hala ere, ez zen aukeratuetako bat izan.
Iruditegia
- Kiyomizu-dera udaberrian.
- Tenpluaren egitura ezberdinak lotzen dituen kanpoko pasabidea.
- Tenpluko Niou sarrera.
- Okuninushino-Mikoto, maitasunaren jainkoa.
- Otowa-no-taki: Kiyomizu-dera tenpluko urjauzia.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala