Kixmi
Kixmi jentilek Jesukristori ematen zioten izena da, zimino esan nahi zuena. Jentilak Kixmiren jaiotzaz ohartu zirenean, beren aroaren amaiera heldu zela ulertu zuten. Haietako asko, orduan, Jentilarriaren azpian sartu ziren.
Kixmi | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Jesus Nazaretekoa |
Hala ere, hitza tximu-deabru bezala irakurtzen zen erdi aroan.
Jatorria
Sakontzeko, irakurri: «Kixmiren jaiotza eta Olentzeroren jatorria»
Kixmiren jaiotza eta Olentzeroren jatorria euskal mitologiako kondaira garrantzitsuenetako bat da. Bertan jentilek, Kixmik eta Olentzerok hartzen dute parte. Kondaira honek Olentzeroren jatorria azaltzen digu, baita euskal paganismoaren amaieraren hasiera eta kristautasunaren etorreraren berri eman ere.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.