Kiusaku Ogino

Kyusaku Ogino (japonieraz: 荻野 久作 Ogino Kyūsaku, Toyohashi, 1882ko martxoaren 25a - Nifata, 1975eko urtarrilaren 1a) japoniar ginekologoa izan zen. H. Knaus sendagilearekin batera, hilekoaren zikloa aztertu zuen: emakumea obulazio-zikloaren zein egunetan gera daitekeen haurdun eta zein egunetan ez, eta obulazioaren data. Oginoren ustez, obulazioa noiz gertatzen den ezagutu, eta obulua ordu gutxi batzuk (6 edo 7) baino ez dela bizi eta espermatozoideen ernaltzeko ahalmena bi edo hiru egunetara mugatzen dela jakinez gero, ez da zaila jakitea obulazio-zikloaren zein alditan den emakumea antzu eta zeinetan ernalgarri. Ernalgarritasun-aldia, emakumeak hilekoa izan ondorengo 9. egunetik 17. eguna bitartekoa da, Oginoren azterketen arabera (Ogino-Knausen legea). Nolanahi ere, lege horretan oinarrituta haurdun ez geratzeko metodoa ez da beste sistema batzuk bezain fidagarria, hilekoaren zikloan gorabeherak izaten baitira.

Kiusaku Ogino

Bizitza
JaiotzaToyohashi, 1882ko martxoaren 25a
Herrialdea Japonia
HeriotzaNiigata, 1975eko urtarrilaren 1a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea 1909) : medikuntza
Jarduerak
Jarduerakginekologoa eta medikua
Enplegatzailea(k)Tokioko Unibertsitatea
Niigata University (en) Itzuli
Jasotako sariak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kiusaku Ogino Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.