Kitxua (etnia)
Kitxua (gaztelaniaz: quechua) Hego Ameriketako Ande aldeetako izen bereko indiar herriko kidea da. Kitxuak Ekuador, Peru eta Bolivian bizi dira batez ere. XII. mendean inken klanak Tahuantisuyo –Inka Inperioa– barruan sartu zituzten kitxuak eta inka inperioaren oinarria izan ziren. Gaur egun 10-13 milioi inguru dira; leku askotan, Perun batez ere, biztanleriaren gehiengoa eratzen dute. Espainiar konkistatzaileek lehenagotik indarrean zegoen mita sistemaren bidez jopu bihurtu zituzten. XVIII. mendean joputza horretatik irten nahirik matxinada gogorra egin zuten, Tupac Amaru buruzagiak gidaturik.
Kitxuak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
10-11 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Argentina Bolivia Txile Kolonbia Ekuador Peru | |
Hizkuntza | |
Kitxua, gaztelania | |
Erlijioa | |
Kristautasun sinkretista | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Aimarak |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/8/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.