Kiss Symphony: Alive IV
Kiss Symphony: Alive IV Kissen 2003ko Melbourne Symphony Orchestrarekin (MSO) eman zuten kontzertuaren zuzeneko album bat da. Abestien konponketak David Campbellek egin zituen, baita MSO zuzendu ere. Taldearen laugarren diska da Alive seriearen barruan, eta Kiss Recordsekin eta Sanctuary Recordsekin lehenengo argitarapena. Albumean hiru taldekide original parte hartzen dute (Peter Criss, Paul Stanley, eta Gene Simmons). Ace Frehleyk berriro taldea utzi zuen eta kontzertu honetan lehenengo aldiz agertzen da ordezko musikari bat, Tommy Thayer, Ace Frehleyren "Spaceman" pertsonaia moduan jantzita.
Kiss Symphony: Alive IV | ||||
---|---|---|---|---|
Fitxategi:Alive IV KISS.jpg | ||||
Kiss taldearen zuzeneko albuma | ||||
Argitaratze data | 2003ko uztailaren 22a | |||
Grabazioa | 2003ko otsailaren 28a | |||
Musika mota | Hard rock, Symphonic Rock | |||
Iraupena | 1:36:15 | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Diskoetxea | Kiss Records, Sanctuary | |||
Ekoizpena | Mark Opitz | |||
Kiss taldearen kronologia | ||||
|
2000 urtean, Kiss Alive IV originala kaleratzeko egon zen (taldekide originalak bilduta zeudelarik) baina, diskografika arazo eta politikak zirela eta, ezin izan zuten argitaratu. Diskaren portada ezagutzera eman[1] eta "Rock and Roll All Nite" (Alive IV diskatik) Kiss Box Setean sartuta zegoelarik, albuma alde batera utzi zuten. Gero, taldeak Universal/Island diskografikatik Sanctuary Musicera aldatu zen eta Alive IV - Kiss Symphony plazaratu zuten. Hala ere, Alive IV originala azkenean argitaratu zen 2006an taldeak Alive disken bilduma atera zuenean, Kiss Alive! 1975-2000 izenarekin. Diska ez da Alive IV deitzen, ALIVE: The Millennium Concert baizik.
Kontzertu honetan Kissekin batera jo zuten Melbourne Symphony Orchestrako partaideek Kisseko taldekideen makillajea eraman zuten. Era berean, traje dotoreak jantzi zituzten.
Amerikako Estatu Batuetan 10.000 kopiako binilozko edizio limitatua argitaratu zen.
Album honetako Rock and Roll All Nite, God of Thunder eta Lick it Up kantuak Tony Hawks Undergroundeko soundtrackean agertzen dira.
Abestiak
Aurreko Alive argitalpenetan ez bezala, album honetako abestiak jo ziren ordenean agertzen dira, kontzertua hiru ataletan banatuta dagoelarik. Lehenengo atalean (Act One), Kisseko taldekideek 6 abesti jo zituzten beraiek bakarrik. Bigarrenean (Act Two), Kissek 5 abestiko set akustiko bat jo zuen Melbourne Symphony Ensemblerekin. Hirugarrenean (Act Three), luzeena dena, taldeak 60 partaideko orkestra osoarekin jo zuen.
Kantu zerrenda
Abesti guztiak Melbourneko, Australia, Etihad Stadiumean (hasieran Telstra Dome izenekoa) grabatu ziren 2003ko otsailaren 28an.
1. Diska
Act One: Kiss | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "Deuce" | Gene Simmons | Simmons | ||||||
2. | "Strutter" | Paul Stanley, Simmons | Stanley | ||||||
3. | "Let Me Go, Rock 'n' Roll" | Stanley, Simmons | Simmons | ||||||
4. | "Lick It Up" | Vinnie Vincent, Stanley | Stanley | ||||||
5. | "Calling Dr. Love" | Simmons | Simmons | ||||||
6. | "Psycho Circus" | Stanley, Simmons | Stanley |
Act Two: Kiss Melbourne Symphony Ensemblerekin | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
7. | "Beth" | Peter Criss, Stan Penridge, Bob Ezrin | Criss | ||||||
8. | "Forever" | Stanley, Michael Bolton | Stanley | ||||||
9. | "Goin' Blind" | Simmons, Stephen Coronel | Simmons | ||||||
10. | "Sure Know Something" | Stanley, Vini Poncia | Stanley | ||||||
11. | "Shandi" | Stanley, Poncia | Stanley |
2. Diska
Act Three: Kiss Melbourne Symphony Orchestrarekin | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "Detroit Rock City" | Stanley, Ezrin | Stanley | ||||||
2. | "King of the Night Time World" | Stanley, Ezrin, Kim Fowley, Mark Anthony | Stanley | ||||||
3. | "Do You Love Me?" | Stanley, Ezrin, Fowley | Stanley | ||||||
4. | "Shout It Out Loud" | Stanley, Simmons, Ezrin | Stanley, Simmons | ||||||
5. | "God of Thunder" | Simmons | Simmons | ||||||
6. | "Love Gun" | Stanley | Stanley | ||||||
7. | "Black Diamond" | Stanley | Criss | ||||||
8. | "Great Expectations" | Simmons, Ezrin | Simmons eta Australian Children's Choir | ||||||
9. | "I Was Made for Lovin' You" | Stanley, Desmond Child, Poncia | Stanley | ||||||
10. | "Rock and Roll All Nite" | Stanley, Simmons | Simmons |
Diska Bakarreko Edizioa
Act One: Kiss | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "Deuce" | Gene Simmons | Simmons | ||||||
2. | "Lick It Up" | Vinnie Vincent, Stanley | Stanley | ||||||
3. | "Calling Dr. Love" | Simmons | Simmons |
Act Two: Kiss Melbourne Symphony Ensemblerekin | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
4. | "Beth" | Peter Criss, Stan Penridge, Bob Ezrin | Criss | ||||||
5. | "Goin' Blind" | Simmons, Stephen Coronel | Simmons | ||||||
6. | "Shandi" | Stanley, Poncia | Stanley |
Act Three: Kiss Melbourne Symphony Orchestrarekin | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
7. | "Detroit Rock City" | Stanley, Ezrin | Stanley | ||||||
8. | "King of the Night Time World" | Stanley, Ezrin, Kim Fowley, Mark Anthony | Stanley | ||||||
9. | "Do You Love Me?" | Stanley, Ezrin, Fowley | Stanley | ||||||
10. | "Shout It Out Loud" | Stanley, Simmons, Ezrin | Stanley, Simmons | ||||||
11. | "God of Thunder" | Simmons | Simmons | ||||||
12. | "Love Gun" | Stanley | Stanley | ||||||
13. | "Black Diamond" | Stanley | Criss | ||||||
14. | "Great Expectations" | Simmons, Ezrin | Simmons eta Australian Children's Choir | ||||||
15. | "Rock and Roll All Nite" | Stanley, Simmons | Simmons |
Bonus Abestia | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
16. | "Do You Remember Rock 'n' Roll Radio?" | Joey Ramone | Stanley, Simmons |
Langileak
- Paul Stanley - gitarra erritmikoa, ahots nagusia; gitarra akustikoa
- Gene Simmons - baxua, ahots nagusia; baxu akustikoa
- Tommy Thayer - gitarra nagusia, koruak; gitarra akustikoa
- Peter Criss - bateria, ahotsa
eta
- Melbourne Symphony Orchestra
- Mark Opitz-Ekoizlea
- Tony Wall-Ingeniaria
Zerrendak
Albuma - ARIA (Australia)
Urtea | Zerrenda | Posizioa |
---|---|---|
2003 | Australian ARIA Aalbum Chart | 14[2] |
Albuma - Billboard 200 (United States)
Urtea | Zerrenda | Posizioa |
---|---|---|
2003 | Billboard 200 | 18[3] |
Salmentak
CRIA certification[4] (Canada)
Data | Mota | Salmenta Totala |
---|---|---|
2003ko abuztuaren 1a | Urrea | 50.000 |
Erreferentziak
- http://www.kissasylum.com/photos/Alive4japan.jpg
- ARIA chart history-Kiss albums database. (Noiz kontsultatua: 2009/02/12).
- (Noiz kontsultatua: 2009/03/19).
- (Noiz kontsultatua: 2009/02/12).