Kiss Me Deadly
Kiss Me Deadly (euskaraz Musu Hilgarria) 1955eko Robert Aldrich estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako film beltz bat da. Mickey Spillane idazlearen Mike Hammer detektibe ospetsua eta Kiss Me, Deadly eleberrian oinarritua dago. Ralph Meeker, Albert Dekker, Paul Stewart eta Juano Hernandez aktoreek antzeztu zuten.
Kiss Me Deadly | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1955 |
Izenburua | Kiss Me Deadly |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, Zinema beltza, zientzia-fikziozko filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa eta koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Kiss Me, Deadly (en) ![]() |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Malibu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Aldrich |
Gidoigilea(k) | A. I. Bezzerides |
Antzezlea(k) | |
Cloris Leachman Ralph Meeker (Mike Hammer (en) ![]() Paul Stewart Albert Dekker Jack Elam Maxine Cooper Gomberg Fortunio Bonanova (en) ![]() Jack Lambert (en) ![]() Marjorie Bennett (en) ![]() Strother Martin James McCallion Robert Cornthwaite Juano Hernández Nick Dennis Percy Helton Wesley Addy Leigh Snowden Leonard Mudie | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Aldrich Victor Saville |
Edizioa | Michael Luciano (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Howard Bristol (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frank De Vol |
Argazki-zuzendaria | Ernest Laszlo |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Argumentu nagusia | Gerra Hotza |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Mike Hammer detektibeak (Ralph Meeker), gauez eta errepidean autoz doala, arrisku hilgarri batetik ihesi dabilen Christina (Cloris Leachman) izeneko neska bat jasoko du. Handik gutxira, haren atzetik dabiltzan jarraitzaileak agertuko dira, gupidarik gabeko kankailuak, neska torturatu eta hil eta detektibe gogorra jipoitu ondoren, Hammer eta neskaren gorpua autoan sartu eta hamildegi batetik botako dute. Halere, detektibeak bizirik ateratzea lortu eta kasu misteriotsu hau ikertzeari ekingo dio.
Aktoreak
|
|
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)