Kisho Kurokawa
Kisho Kurokawa (japonieraz: 黒川 紀章 Kurokawa Kishō) (Kanie, Aichi, 1934ko apirilaren 8a - Tokio, 2007ko urriaren 12a) japoniar arkitektoa izan zen.
Kisho Kurokawa | |
---|---|
(2006) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kanie (en) , 1934ko apirilaren 8a |
Herrialdea | Japoniar Inperioa Japonia |
Heriotza | Kawadachō (en) , 2007ko urriaren 12a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Baisō-in (en) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna pankreako minbizia |
Familia | |
Aita | Miki Kurokawa |
Ezkontidea(k) | Ayako Wakao |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kyotoko Unibertsitatea Tokioko Unibertsitatea Tōkai Junior and Senior High School (en) |
Hizkuntzak | japoniera |
Irakaslea(k) | Kenzo Tange |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, pentsalaria, enpresaburua eta militante politikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Metabolismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Q11392729 |
Tokion egin zituen arkitekturako ikasketak (1957). 1960an, Kenzo Tange eta Fumihiko Makirekin batera, Metabolistak izeneko talde bat sortu zuen. Talde hark filosofia- eta arkitektura-molde berritzailea bultzatzen zuen: tradizioa hausten saiatzen ziren, eta aldaketa erradikalak proposatzen zituzten. Dena dela, zenbait lan arrakastatsuren ondoren (EXPO 70, Osakan), taldea desegin egin zen. Lehen begi-kolpean Kurokawaren obrak arraroa, bitxia, zaila eta apetatsua eman dezake, baina ongi pentsatutako arkitektura da, esanahiz eta sinbolismoz betea. Ez dauka zerikusirik tradizionalismoarekin, eta ez du arkitektura-obraren osagarri izan daitezkeen beste adierazpen artistikoen laguntza ukatzen. Horren adibide argi bat Nagoyako Udaleko Arte Museoa da (1987). Museo horretan eta beste eraikin askotan, Kurokawak engawa kontzeptua erabiltzen eta ikertzen du; izen hori ematen zaio aldi berean publikoa eta pribatua den espazio mistoari. Baina Kurokawak tradizioa ukatzeaz gainera, arkitektura modernoa kritikatzen zuen. Haren ustez, arkitektura modernoa herri eta eskualde guztientzat unibertsala izan nahi zuen mendebaldeko arkitekturaren mendean zegoen, eta benetako arkitekturak eta kultura modernoak herrialde guztien kulturaren eta arkitekturaren elkar-hartzearen eta sintesiaren ondorio izan behar luke. Lan aipagarrienak: Nakagin Kapsula Dorrea (1972, Tokio); Arte Modernoko Museoa (1982, Urawa), Udaleko Arte Museoa (1987, Nagoya); Gaurko Artearen Museoa (1988, Hiroshima).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kisho Kurokawa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.