Kirurgia orokor

Kirurgia orokorra espezialitate medikoa da, Kirurgiaren multzoko zabalena. Batez ere digestio-aparatuko eta sistema endokrinorekin lotutako gaixotasunak artatzen ditu, beti ere kirofanoan irtenbidea daukatenak.

Anestesiologia espezialitatearekin daukate harremanik handiena.

Kirurgia orokorrak hurrengoak hartzen ditu barne: traktu gastrointestinala, sistema endokrinoa eta sistema hepato-bilio-pankreatikoa; tiroideetako, paratiroideetako, bularretako, giltzurrun gaineko eta digestio-aparatuko bestelako guruinak. Era berean, horma abdominaleko herniak konpontzeaz ere arduratzen da.  Kirurgiako eremu horietan espezialistarik behar ez den arren, zirujau orokorrak horietako batean espezializatzea erabaki dezake.

Kirurgia laparoskopikoaren agerpenetik, Kirurgia Orokorra abordatze-modu berrira egokitu behar izan da, non, kirurgia irekietan lortutako trebetasunek kirurgia-modu berria osatzen duten.

Ondesteko, bularretako eta tiroideetako prozedurek izan ezik, kirurgia orokorreko beste esku-hartzeek antzeko tresneria behar izaten dute. Interbentzio mota bakoitzerako zirujau eta tresneria zehatz eta egokiak erabiltzen dira.

Lotutako gaixotasunak

Teknikak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.