Kirurgia

Kirurgia (latinetik: esku-lana) hainbat espezialitate medikoen multzo zabala da, oro har ehun biologikoen gainean prozedura fisikoak, bereziki ebakia eta jostura, horretarako ekipamendu eta tresneria bereziak erabiliz. Kirurgiaren ekintza nagusia ebakuntza da. Kirurgialariak dira esparru zabal honen espezialistak, sendagile, haginlari nahiz albaitaria izan daitezkeenak, gaixoa eta patologia zein diren.

Erizain eta kirurgialarien taldea zesar-ebaki bat eginez.

Antzina, "zirujau" (Bizk.), "barberu" edo "barberak" (Ipar. edo Naf.) oso zeregin desberdinak egiten zituzten, ordea. Esku lanarekin lotuta zegoenez, ez zen mediku batek egiten zuen sendaketa bezain purua.

Anestesistekiko elkarlana ezinbestekoa da ia kasu guztietan, ebakuntza-gelaren barruko jardueran.

Ezaugarriak

Kirurgia teknika inbaditzailea da, eta funtsezko printzipioa organoetan/sistema organikoetan/ehunetan esku hartzea da, arrazoi diagnostiko edo terapeutikoengatik.

Oro har, prozedura bat kirurgikotzat hartzen da pertsona baten ehunak moztea edo aurretik egindako zauri bat ixtea dakarrenean. Errubrika honetan nahitaez sartzen ez diren beste prozedura batzuk, angioplastia edo endoskopia kasu, kirurgiatzat har daitezke prozedura edo konfigurazio kirurgiko "arruntak" eskatzen badituzte, hala nola ingurune antzua erabiltzea, anestesia, baldintza antiseptikoak, tresna kirurgiko tipikoak eta jostura edo grapatzea. Kirurgia mota guztiak prozedura inbaditzailetzat hartzen dira; "kirurgia ez-inbaditzailea" esaten zaiona erauzten ari den egituran sartzen ez den zatiketa bati (adibidez, kornearen laser bidezko ablazioa) edo prozedura erradiokirurgiko bati buruzkoa izaten da (adibidez, tumore baten irradiazioa).

Faseak

Ebakuntza kirurgikoa hiru fasetan banatzen da:

  • Ebakuntza Aurrea: Interbentzio kirurgikoa egiteko erabakiarekin hasten da eta pazientea ebakuntza-gelako mahaira eramatean amaitzen da. Fase honetan Baimen Informatuak garrantzi handia dauka, interbentzio klinikoaren legezko eremua mugatuko baitu. " Informazio egokia jaso eta gero, pertsonak bere osasunean eragina edukiko duen interbentzio baten baimen libre, borondatezkoa eta konszientea” ematean datza[1] Bi eskubide ulertu behar dira: erabakiak hartzeko eskubidea eta erabaki hoberena ekarriko duen prozesu informatiboa.
  • Ebakuntza Unea
  • Ebakuntza Ostea

Espezialitate kirurgikoak

Hieronymus Fabricius, Operationes chirurgicae, 1685

Historia

Trepanazioa

Frogatuta dauden lehenengo tratamendu medikuen inguruan, trepanazioaren praktika aipatu beharra dago (entzefalora iristeko burezurren zulaketa). Arrazoi desberdinengatik trepanazio arrasto garbiak dituzten garezurren aurkikuntza arkeologikoak badaude, neolitiko inguruan kokatzen direnak (duela 4000 eta 2400 urte bitartekoak)[2]. Ensisheim (Alsazia)n egindako indusketa arkeologikoetan lortutako eta oso ondo mantendu diren trepanatutako hezur hondarrek, duela 7000 urte burezurreko ebakuntza kranialak egiten zirela jakitea ahalbidetu digute[3]. Gainera, Danubio, Danimarka, Polonia, Frantzia, Erresuma Batua, Suedia, Espainia edo Perun egindako beste indusketa batzuetan ere aurkitu dira antzinako burezurreko kirurgiak egin izanaren ebidentziak.


Erreferentziak

  1. Acea B. El consentimiento informado en el paciente quirúrgico. Reflexiones sobre la Ley Básica Reguladora de la Autonomía de los Pacientes. Cirugía Española 2005; 77: 321-6.
  2. (Gaztelaniaz) «El misterio de la trepanación» MuyInteresante.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  3. (Ingelesez) Alt, Kurt W.; Jeunesse, Christian; Buitrago-Téllez, Carlos H.; Wächter, Rüdiger; Boës, Eric; Pichler, Sandra L.. (1997-5). «Evidence for stone age cranial surgery» Nature 387 (6631): 360–360.  doi:10.1038/387360a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.