Kirtengorri
Kirtengorria[1] edo girtangorria[2] (Ajuga reptans) Lamiaceae familiako landare bizikor bat da, leku heze eta freskoetan bizi dena[3]. Landare hostoiraunkor errizomaduna da, estoloiak garatzen dituena[3]. Jatorriz Europa, Kaukaso eta Irangoa da.
Kirtengorri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae |
Leinua | Ajugeae |
Generoa | Ajuga |
Espeziea | Ajuga reptans |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | bugle (en) |
Ezaugarriak
10 eta 40cm garai bitartean izan daiteke[3] eta 1m zabal izatera iritsi.
Zurtoinak partzialki ilaundunak dira eta hosto berde ilunak daramatzate, obalak edo luzangak, espatulatuak, 10cm inguru luze. Oin nagusiaren zurtoinaren puntan edukitzen ditu loreak, buruxkaren antzera eratuak, kolorez urdinak eta beheko ezpaina goikoa baino luzeagoa dutenak. Loraldia maiatz-ekainean da[3]. Loreak urdin ilunak (ubelkarak) dira, 1-2 cm artekoak, 15cm luze izan daitezkeen buruxkatan.
- Ajuga reptans
- Ajuga reptans
- Jan Kops - Flora Batava, Volume 16, (1800)
- Otto Wilhelm Thomé, Flora von Deutschland, (1885)
- Martin Cilenšek: Naše škodljive rastline,(1892)
- Flora Batava, vol. 20,(1898)
Barietateak
Basa espeziea inbaditzailea da, baina lorezaintzako barietate ugari daude, lur-estalki egokiak eratzen dituztenak. Hostoak eta loreak kolore askotakoak izan daitezke. Hauek dira barietate nagusiak:
- A. reptans 'Burgundi Glow' : hosto berde zilarkara edo berde urrekara, gorri ardokararekin
- A. reptans 'Catlin's Giant': hosto handi gorrindol ilun brontzekarak. Infloreszentziak handixeagoak dira
- A. reptans 'Multicolor' edo A. reptans 'Rainbow': estalgarria, hosto berde ilun brontzekarak, arrosaz eta kremaz markatuak
- A. reptans 'Pink Elf': trinkoa, lore arrosa ilunak
- A. reptans 'Variegata': trinkoa eta hazkuntza geldokoa. Hosto gris-berdeak, krema koloreko ertzak eta zipristinak.
Erreferentziak
- Zehazki hiztegia
- Elhuyar hiztegia
- (Frantsesez) Guide complet de la nature - Michael Lohmann - p.312 - ISBN 2-8034-4019-9 - Éditions Chantecler - Aartselaar - Belgique