Kirsch
Kirscha[1] (alemanez: kirschwasser, ˈkɪʁʃvasɐ ahoskatua; euskaraz: «gerezi-ur») destilazio bikoitza duen gerezi-likorea da. Gereziak guztiz ontzen dira, hezurra barne.[2] Nahiz eta ustez Alemanian jatorria izan, Suitzan eta Europako iparraldean ere ekoizten den edari alkoholduna da.
Kirsch | |
---|---|
fruit brandy (en) | |
Materialak | Prunus cerasus var. austera |
Historia | |
Jatorria | Frantzia eta Suitza |
Europar Batasunak, gutxienez %37,5 alkohol-bolumena ezarri zuen Kirsch izendapena jasotzeko. Hala ere, normalean %40 eta %50 bitarteko alkohol-bolumena dauka.
Kirscha sukaldaritzan
Batez ere gozogintzan erabiltzen da. Gaztazko fondue suitzarraren osagai nagusietako bat da.
Horrez gain, txokolate-ontzak betetzeko ere erabiltzen dira.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
- Lichine, Alexis. (1987). Alexis Lichine's New Encyclopedia of Wines & Spirits. New York: Alfred A. Knopf, 292 or..
Kanpo estekak
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.