Kiron
Kiron edo Keiron (grezieraz Χείρων Kheírôn).
Kiron | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Kronos |
Ama | Filira |
Ezkontidea(k) | Chariclo (en) |
Seme-alabak | Hippe (en) , Endeïs (en) , Ocyrhoe (en) , Carystus (en) eta Chariclus (en) |
Anai-arrebak | Zeus eta Dolops (en) |
Mitologia klasikoan
Greziar mitologian heroi, jainko eta izakien historia handiak daude. Denak liluragarriak. Batzuek mitologikoa gainditzen dute eta beste diziplina eta arte batzuen bidez mugitzen dira. Garrantzi hori ondoen pertsonifikatzen duen pertsonaietako bat, zalantzarik gabe, Kiron da. Bere izena halo indartsu eta enigmatiko batean bilduta dago.
Kiron medikuntzarekin eta ezaugarri positibo eta onberekin lotzen da, zentauro gehienak ez bezala, haien izaera basatia baitzen.
Erdi Aroko bestiarioan esaten da goiko aldea gizon batena bezalakoa dutela zentauroek eta bularretik beherantz zaldi baten forma. Izaki hibridoa denez, bi izaera ezberdin ditu: behekoa, piztiari lotua, eta goikoa, gizakiarekin identifikatzen dena.
Mitologia klasikoan, Kiron Filira ninfaren semea zen, eta titana, Kronos. Zentauro arruntek ez bezala, berak eta Folok genealogia desberdina dute. Ontasuna eta jakinduria bezalako bertuteak zituen. Kiron kobazulo batean bizi zen, Pelion mendian, Tesalian. Antzinako hainbat heroiren tutorea izan zen
Geroagoko erreferentziak
Kiron, egungo fantasiazko beste istorio batzuetan ere agertzen da, Michael Enderen Istorio Amaitezinean edo Javier Negreteren Olinpoko Jaunak eleberrietan kasu, Goetheren Faustoz gain.