Kirol babesle

Kirol babesle esaten zaio kirol talde bati diruz laguntzen duen pertsona edo enpresari. Gehienetan enpresak izaten dira eta normalean diru laguntzak publizitatearen truke eskaintzen dira. Enpresa babesleek, ikusgarritasuna lortzeko, beren markak ezagutarazteko-eta, kirol babesle bezala agertzen dira. Babesle horiek kirolari amateur edo profesionalak diruz laguntzen dute. Enpresek bere marka eta bere izena ezagunago izatea dute helburu nagusi eta batzuetan zerga kenketak ere lortu egiten dituzte.

Txirrindulariek beraien arropetan eta bizikletetan, kirol babesleen logoak eraman ohi dituzte. Zaletu batzuek ere bai. (Argazkian Miguel Indurain eta jarraitzaile batzuk, Tour de France 1994).

Batzuetan kirol babesle bezala administrazio publikoak ere aritzen dira. Kirola hezkuntzaren parte bat dela argudiatuz, kirola herria edo ingurua kanpoan ezagunago izateko baliagarria dela aldarrikatuz, batzuetan kirol-talde batzuek diru-laguntza publikoa lortzen dute.

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.