Kirkcaldy
Kirkcaldy, Eskoziako gaeleraz: Cair Chaladain eta eskozieraz: Kirkcaldy, Eskozia ekialdeko udalerria da, Fifen dagoena. 2014ko erroldaren arabera 49.460 biztanle ditu eta inguruko herriekin batera 180.220ko biztanleria osatzen du.
Kirkcaldy Cathair Chaladain | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Fife |
Posta kodea | KY1 eta KY2 |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°06′39″N 3°10′03″W |
Azalera | 18 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 48.108 (2001) 50.010 (2016) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2001) |
Dentsitatea | 2.672,67 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01592 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Ingolstadt |
Geografia
Fortheko fiordoaren iparraldeko ertzean kokatuta, Dundee eta Edinburgh arteko hirietatik handiena da, Dunfermlineren parean. Scotseraz "Lang Toun" du ezizena (euskaraz 'herri luzea') bere kale nagusiak, XVI. mendeko mapetan jadanik agertzen zena 1,4 kilometro dituelako (6,4 km ere izan zituelako).
Etimologia
Kirkcaldy izenak piktoerazko jatorria du eta "ibi gogorreko tokia" esan nahi du.
Historia
Brontze Arotik populatua izan da Kirkcaldy ingurua baina herriaren lehenengo aipamena 1075ekoa da, Malcolm III.a Eskoziakoak eliza eraikitzeko baimena eman zuen agiria hain zuzen ere. Dunfermlineko abadiaren esku gelditu zen berehala eta hala jarraitu zuen 1644an Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoak errege burgo bihurtu zuen arte.
XIV mendean eraikitako itsas-portuak merkataritza ekarri zuen eta gatz ekoizpenak, ikatz meategiek eta iltzegintzak bultzada ekonomikoa ekarri zion. XVII mendean liho ekoizpenarekin industrializazioa abiatu zen eta 1877tik aurrera linoleoa bihurtu zen herriaren produktu esanguratsuena. 1960 hamarkadararte mundu mailako linoeloa ekoizlerik handienetakoa izan zen Kirkcaldy.
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
- Udaletxea.
- Old Kirk, eliza zaharra.
- San Bryce eliza.
- Merkatarien etxea.
- Postetxe zaharra.
- Linoleo lantegia.
- Kirkcaldyko Arte Museoa.
- Dunnikier etxea.
- Beveridge parkeko aintzira.
- Sailors' Walk.
- Kaia.
Kirkcaldytar ezagunak
- Robert Adam (1728-1792), arkitektoa
- Gordon Brown, Erresuma Batuko Lehen Ministroa, Glasgowen jaioa bada ere, Kirkcaldyn ikasi zuen.
- Adam Smith (1723-1790), filosofo eta ekonomista.