Kirill Borodatxov
Kirill Viktorovitx Borodatxov,[1] errusieraz Кирилл Викторович Бородачёв,[2] (Samara, Errusia, 2000ko martxoaren 23a), Floretea-taldeka kategorian aritzen den eskrimalari errusiarra da.[3].
Kirill Borodatxov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Samara, 2000ko martxoaren 23a (24 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskrimalaria |
![]() ![]() ![]() ![]() |
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu zuen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen Floretea-taldeka kategorian, ROCeko taldearekin; Tokion, Frantziako taldearen (urrezko domina) atzetik eta AEBko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROC taldea. Kontuan izan Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Anton Borodatxov, Kirill Borodatxov, Vladislav Mylnikov eta Timur Safinek.
Nazioarteko emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | Gizonezkoa, Floretea-taldeka kategoria. |
Erreferentziak
- «Kirill Borodatxov» olympedia.org (Ingelesez)
- Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- "Kirill Borodatxov" olympics.com (Gaztelaniaz)