Kiriko (Toledoko gotzaina)
Kiriko (latinez: Quiricus; katalanez: Quirze). Antzinako iturrietan agertzen ez den arren, Kiriko Bartzelonako gotzaina (640 eta 666 artean postu horretan egon zena) Kiriko Toledoko gotzain metropoliarrarekin identifikatzen da (postu horretan 667 eta 680an egon zena).
- Bartzelonako gotzaina: Hala, 656an ospatu zen Toledoko X. kontzilioko aktak sinatzen agertzen da. Adiskidetasuna eta korrespondentzia izan zuen Ildefonso Toledokoa eta Samuel Tajon Zaragozakoarekin. Kontserbatzen den gutun bategatik, dirudienez Toledora bidaia bat egin zuen Ildefonso hiri horretako gotzain zen garaian, beraz, X. kontzilioaren ondoren. San Ildefonsoren De perpetua virginitate lana Kirikori, Bartzelonako gotzainari eskainia dago. Kontserbatzen den beste gutun batean, Kirikok Tajon Zaragozakoari Txindasvinto erregeak eman zion San Gregorio Magnoren lanaren zatien bilduma bat egitearen enkargua amaitzeko esan zion. Quiricus delako batekin identifikatzen da, gotzaina, iturri mozarabeetan aipatua Santa Eulaliaren omenezko ereserki baten egile eta santa honek Bartzelonan zuen hilobiaren ondoan eginiko monasterio baten sortzaile bezala. Barchinon laete Cucufate vernans izeneko ereserkiaren egiletzat ere hartzen da, San Cucufate edo San Cugaten omenez, hau zalantzazkoagoa den arren.
- Toledoko gotzain metropoliarra. Hala, 675ean ospatu zen Toledoko XI. kontzilioan agertzen da aktak sinatzen. Felix gotzainaren Vita Sancti Iuliani Toletani Episcopi lanean eta Julian Toledokoaren Historia Wambae regis lanean ere Toledoko gotzain bezala agertzen da. Egutegi Mozarabeak izeneko lanak bere heriotza 680ko urtarrilak 16an datatzen dute. Vita Sancti Iuliani lanaren arabera, Kirikoren oinordekoa 680ko urtarrilak 29an sagaratua izan zen.
Kiriko (Toledoko gotzaina) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
667 - 680 Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Toledo (en) ![]()
640 - 666 ← Oia de Barcelona (en) ![]() ![]() Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Barcelona (en) ![]()
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | ? | ||||||
Herrialdea | Bisigodoen Erresuma | ||||||
Heriotza | 680ko urtarrila ( urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | idazlea eta klerikoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Nicene Christianity (en) ![]() |
Aurrekoa Ola |
Bartzelonako gotzaina 640-666 |
Ondorengoa Idalio |
Aurrekoa Ildefonso Toledokoa |
Toledoko artzapezpikua 667-680 |
Ondorengoa Julian Toledokoa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.