Kintai zubia

Kintai zubia (japonieraz: 関門橋 Kintai-kyō) Iwakuni hirian dagoen zubi famatua da, Japoniako zubi tradizionalen artean ezagunena.

Kintai zubia
錦帯橋
Japan's Top 100 Cherry Blossom Spots
100 bridges in Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakYamaguchi prefektura
Japoniako hiriaIwakuni
Koordenatuak34°10′03″N 132°10′42″E
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1673
Eraistea 1950
Reconstruction 1953
Inaugurazioa1679
Dimentsioak5 (zabalera) × 175 (luzera) m
Gurutzatzen duNishiki ibaia
Zubibegiak5
Ondarea
Webgune ofiziala

    Egitura

    Egurrezko arkuak harrizko zutabeen gainean ezarrita daude eta ertzetako zutabeak egurrezkoak dira. Hiru arku dituen zubia da, bakoitzak 35'1 metroko luzera dauka. Arkuak ibaiertzarekin lotzen dituzten zati biek 34'8 metro daukate.

    Historia

    1608an Kikkawa Hiroie jauntxoak Iwakuniko gaztelua eraiki zuen eta Nishiki ibaia zeharkatzeko egurrezko hainbat zubi eraiki ziren baina uholdeak behin eta berriro suntsitzen zituen. 1673an Kikkawa leinuko hirugarren jaunak, Kikkawa Hiroyoshik, harrizko zutabeak zituen zubia eraiki zuen.

    Hurrengo urteko uholdeak zubia suntsitu zuen eta gogorragoa izango zen diseinu berria jarraitu zuten eta zerga berezi bat ezarri zen zubia etengabeko berriztatzeko. Ordutik 20 urtean behin erdiko hiru arkuak berrizten dira eta 40 urtean behin ertzetako zatiak.

    Bigarren Mundu Gerraren ondoren gobernuak zubiaren mantenua deskuidatu zuen eta 1950eko Kijia tifoiak sorturiko uholdeak zubia suntsitu zuen. 1953an zubia berreraiki zuten 1673ko diseinu bera errepikatuz baina oraingoan metalezko iltzeak erabili zituzten.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.