Kinolona

Kinolonak[1] edo fluorkinolonak antibiotikoen familia bat dira. Oso erabilgarriak eta erabiliak dira, eta daukaten arazo nagusia da erresistentzia tasa, hain zuzen ere. Gernu-infekzioen aurkako sendagaiak dira batez ere, biriketakoak tratatzeko ere ematen dituzten arren. Espektro zabala eta ekintza bakterizida duten botika antibakterianoak dira.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kinolona
Konposizioanitrogeno eta karbono
Motafarmako eta Kinolona
Erabilera
RolaBakterio-kontrako eta DNA polymerase inhibitors (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin86324
MeSHD042462

Sailkapena

Lau belaunaldietako kinolonak ditugu gaur egun.

Lehen belaunaldietakoak

Azido pipemidiko eta oxolinikoa dira, gaur egun asko erabiltzen ez direnak.

Bigarren belaunaldietakoak

Oraindik oso ohikoa den ziprofloxazinoa dugu talde honetan, norfloxazino eta ofloxazinoarekin batera.

Hirugarren belaunaldietakoak

Levofloxazinoa da kinolona berrien artean zaharrena, erabilera oso hedatua daukana eta batik bat pneumoniak eta bestelako biriketako infekzioak sendatzeko ematen dena.

Laugarren belaunaldietakoak

Moxifloxazinoa da kinolona berrien artean berriena, Levofloxazinoaren espektro antzekoa daukana.

Alboko eraginak

Kinolonak nahiko antibiotiko seguruak dira, alboko eragin gutxi ematen dituztenak.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Nefrourologia Hiztegia] [2016]

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.