Kingsley Amis
Kingsley amis (Londres, 1922ko apirilaren 16a - ib., 1995eko urriaren 22a) britainiar idazlea izan zen. Oxford Unibertsitateko St. John´s College ikastetxean ikasi zuen.
Kingsley Amis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kingsley William Amis |
Jaiotza | Clapham Common (en) eta Londres, 1922ko apirilaren 16a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1995eko urriaren 22a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Golders Greeneko Erraustegia |
Familia | |
Aita | William Robert Amis |
Ama | Rosa Annie Lucas |
Ezkontidea(k) | Hilary Bardwell (en) (1948ko urtarrila - Elizabeth Jane Howard (en) (1965 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | St John's College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzia-fikzio idazlea, poeta, ipuingilea, eleberrigilea, literatura-kritikaria, idazlea, kazetaria, gidoilaria, autobiografialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Swansea University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Idazlanak
Lucky Jim (1954, Jim zoriontsua) bere lehen nobela pikareskoak ongi merezitako arrakasta izan zuen. Unibertsitateko irakasle gazte bat antiheroitzat agertzen duen satira garratz honetan, 1950eko hamarkadako gizarte britainiarraren kritika zorrotza egiten da, eta eragin handia izan zuen Britainia Handiko hainbat antzerkigile eta eleberrigile gazteengan.
Urte haietan britainiar gizartea gogor kritikatu zuen gazte haserreen taldeko kide ezaguna izan zen Amis.
Amisen beste nobela aipagarriak dira: That uncertain feeling (1955, Duda-mudazko sentimendu hori), A fat Englishman (1963, Ingeles gizena), James Bonden pertsonaia agertzen duen Colonel Sun (1968, Sun koronela), mamu-istorioak dituen Gizon berdea (1969), zientzia fikziozko The Alteration (1976, Aldaketa), The Jake´s thing (1979, Jakeren kasua), feminismoaren aurkako Stanley eta emakumeak eleberria (1984), etab. 1986an Brooker saria irabazi zuen Galesko erdi-mailako klaseari buruz hausnarketa komikoa egiten duen The Old Devils nobelarekin. Ipuinak, poemak (1979, Collected poems), saiakerak eta kritika-lanak ere idatzi zituen. 1990ean Sir titulua eman zioten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.