Kinkina
Kinkina edo kina-arbola (Cinchona pubescens) Rubiaceae familiako eta Cinchona generoko zuhaitza da.
Kinkina | |
---|---|
Iraute egoera | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Gentianales |
Familia | Rubiaceae |
Leinua | Cinchoneae |
Generoa | Cinchona |
Espeziea | Cinchona pubescens Vahl, 1790
|
Arrautza formako hosto osoak, larrukara samarrak, distiratsuak eta elkarren aurka antolatuak ditu. Loreak, berriz, hodi egiturakoak, eta kolorez zuri gorrixkak, gorriak nahiz zuriak izan ditzake. Fruitua kusku itxurakoa eta hazi askokoa du. Hego Amerikako ipar-mendebaldean hazten da, Ande mendietako barrualderako lurraldeetan batez ere.
Kina-arbolaren azalak ezaugarri medizinalak dituzten kinina, kinidina, zinkonina eta zinkonidina alkaloideak dauzka. Genero bereko beste espezie batzuek ere (C. officinalis, C. calisaya) antzeko ezaugarriak dituzte. Andeetako amerindiarek malaria sendatzeko erabiltzen zuten zuhaitz honen azalarekin egindako edabea. Europan Cinchona officinalisen azalarekin egindako hautsa erabili zen lehendabizi. Gaur egun Indonesia eta Hego Ameriketan asko landatzen da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-03-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.