Kimono

Kimonoa (japonieraz: 着物) Japoniako jantzi tradizionala da. "Kimono" hitzak "janzteko gauza" esan nahi du hitzez hitz, (ki "jantzia" eta mono "gauza"). Gizonek zein emakumeek janzten dute, nahiz eta emakumeek gehiago jantzi.

Ezkontzarako kimono tradizionala.

Kimono tunika mota bat da. Jantziak "T" letraren itxura du, "V" letraren itxurako lepo eskotatuarekin eta mahuka zabalekin. Kimonoa gorputza inguratzen jantzi behar da eta ondoren obi izeneko gerriarekin lotu.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.