Kim Thúy
Kim Thúy, Kim Thúy Ly Thanh jaioa (Ho Chi Minh Hiria, 1968ko irailaren 18a) Quebectar idazlea da, vietnamdar jatorrizkoa. Montrealen bizi eta lan egiten du eta bi seme-alaben ama da.
Kim Thúy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ho Chi Minh Hiria, 1968ko irailaren 18a (55 urte) |
Herrialdea | Vietnam |
Lehen hizkuntza | Vietnamera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Montrealgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, abokatua, jatetxe-jabea eta autorea |
Lantokia(k) | Montreal |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Alfabetatutako familiakoa, bere aita filosofoa da eta amaren aldeko aitona prefektua zen. Kim Thúy 10 urte zituela ihes egin zuen Vietnamdik bere gurasoekin eta bi anaiekin batera, boat-people gisa, itsasontziz. Familiak Malaysian , errefuxiatuen kanpamendu batean bat egitea lortu zuen. 1978an Granby- ra joan ziren Quebec-eko Montérégie eskualdean, frantsesez oraindik hitz egiten ez zekiela. Unibertsitateko ikasketak Montrealgo Unibertsitatean egin zituen, bi karreretan. 1990. urtean hizkuntzalaritza eta itzulpengintzari buruzko gradua lortu zuen, eta ondoren zuzenbideko bigarren bat 1993an .[1]
Kim Thúyk ordutik abokatu gisa lan egin zuen hainbat urtez, tartean Saigonen hiru urte, jatetxeen negozioan karrera berria hasi aurretik. Aldi berean, irrati eta telebistako itzultzaile, interprete, jostun eta gastronomia gaiei buruzko zutabegile gisa jarraitzen du lanean[2] .
Ibilbide literarioa
2009an, bere lehen eleberria argitaratu zuen, Ru izenburukoa, Vietnamgo errefuxiatu gisa egindako bidaian inspiratuta eta Éditions Libre expression argitaletxearekin kaleratua. Hogeita bost hizkuntza baino gehiagotara itzulita, liburua best-seller bilakatu zen Quebecen eta Frantzian. Egileak literatur sari ugari irabazi zituen ondoren, esaterako, 2010eko Gobernadore Nagusiaren saria, RTL-Lire 2010 urteko sari nagusia Parisko Liburu Azokan edo Montrealgo Liburu Azokako publiko orokorraren saria besteak beste.
Ondoren 2011 irailean Pascal Janovjak, franko-suitzar idazlea, egun Palestinan bizi dena, Kim Thuy Monakon ezagutu zuen eta liburu bat sinatu zuten elkarrekin À toi, elkarren arteko gutunen antologia. Bertan, erbestean, bizi direnen seme-alaben istorio gurutzatuak, biltzen dira nomadismoaren inguruan hausnartzen.
2013an argitaratu zuen Mãn eleberria, lan honekin Kim Thúyk bere identitate bikoitza -vietnamiar / quebeckiar- eta sukaldaritzarekin zuen harremana aztertzen jarraitzen du. Mãn vietnamdar gazte bat da, bere amak jatetxe bateko jabe zahar eta urrun batekin ezkondua. Montrealen erbesteratua, sukaldaritzaren konplexutasunak ikasten ari da.
2016an, egileak Vi izenburuko lanean, emakume gazte baten eguneroko bizitzari erreparatzen dio, hiru neba-arreba zaharragoko familia bateko ahizpa gazteenari. Saigon eta Montrealen arteko nobela berri honetan, Kim Thúyk deserrotzea eta eraikuntza pertsonala zalantzan jartzen ditu berriz ere, jatorrizko kulturatik urrun denean.[3]
2017an, Kim Thúyk Le Secret des Vietnamiennes (Vietnamdarren sekretua) argitaratuko du, Vietnamgo familia bateko emakumeen artean transmititutako errezeta tradizionalei eta prestaketa sekretuei buruzko sukaldaritzaren inguruko liburua, Éditions Trécarrék argitaratua.
Jarduera telebistan
2020ko urtarrilaren 3an, Kim-en La Table izeneko saioa ICI ARTVn jarri zuen abian. Bertan, era adiskidetasun, jendea hartzen du eztabaidan aritzeko eta bazkaltzeko.[4]
Erreferentziak
- (Frantsesez) «Les nombreuses vies de Kim Thuy» Le Nouvelliste 2012-03-24 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- (Ingelesez) «From lawyer to novelist: an alumna's amazing journey» EurekAlert! (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- (Frantsesez) «Kim Thúy: d'ombre et de lumière» La Presse 2016-04-07 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- (Frantsesez) Roy, Marie-Josée R.. «ICI ARTV : La table d’amitié de Kim Thúy» Le Journal de Montréal (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).